Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero topoko atearen beste aldean agur egin zenidan, eta kristalean hatsaren orbana handitu eta txikitu egiten zen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 73. orr.
Pixka bat izaten dudanean egingo dudan lehenengo gauza operazio bat izango da, titiak txikitzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.
Emakume bat hil da Iruñean, urdaila txikitzeko operatu ostean. Berria - Euskal Herria 2004-11-20
Azken hamarkada hauetan, Amazoniako oihana txikitzen joan da. Berria - Gaiak 2004-08-03
Zaila da esatea lan taldea txikitu, bere horretan utzi edo handitu beharko dugun. Berria - Harian 2005-10-04
-Anbizinoa txikitu eta zaletasuna handitu? Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 75. orr.
Glotisetik datorren hots-uhinaren maiztasunen artean barrunbeen dardar moduari dagozkionak indartuta aterako dira, gainerakoak txikitu edo erabat desagertuko dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.
Euriak atertu ziren eta ibaien indarra txikitu zen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.
Euskararen eremua etengabe txikitzen ari da. Herria 2001-11-15
Azken hamarkada hauetan, Amazoniako oihana txikitzen joan da. Berria - Gaiak 2004-08-03
Ahuspez gelditu zen Museoko zuzendaria, trajea ordurako zirtzildu eta zikindua, duintasuna ordurako txikitu eta gutxitua, gizakia ordurako apaldu eta beheratua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 216. orr.
Burtsan salmentak ez ziren txikitu. Berria - Ekonomia 2006-04-13
Ekoizpena 18.000 ibilgailutan txikitu dute eta kezkati dira langileak. Berria - Ekonomia 2004-04-14
Azken laurdenean hiruko jaurtiketen bidez baino ez zuten aldea txikitzeko aukererik izan. Berria - Kirola 2004-03-25
1948an, transistorea asmatu zenean, gauzak zeharo aldatu ziren, konputagailuen neurria txikitu egin zelako. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.
Metodo horren interes osoa honetan datza: azaleraren eta zirkuluarenaren arteko aldea nahi adina txikitu daiteke, alde kopurua biderkatuz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.
Ortuko produktuetan ere ekoizpena txikitu egingo da. Berria - Harian 2005-07-23
Memorizatzeko kapazitatea txikitu da. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 224. orr.
Erraldoiak ziren, benetan itsasargiak ziruditen, eta orain, berriz, bi kuboekin txikitu egin dira. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.
Bere sakelatik billeteak atera eta banan-banan txikitu ditu, mila zati txikitan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 189. orr.
Harresiak txikitu, birrindu, apurtu... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 84. orr.
Orduan, bi hartzek oihanetik atera eta mutiko haietarik berrogeita bi txikiturik utzi zituzten. Elizen arteko biblia 2 Erg 2,24
Bizpahiru aldiz etortzen ziren hegazkin aliatuak Buna fabrika txikitzera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.
Burdinazko hagin handiak zituen [piztiak]; dena irensten eta txikitzen zuen, jan gabe uzten zuena hankapean apurtzen zuelarik. Elizen arteko biblia Dn 7,7
Aitzurkada batez burua txikitu nioan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 179. orr.
Inork ez zizun itxarongo lantokitik irtetean muturrak txikitzeko, inork ez zizkizun autoaren gurpilak zulatuko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 20. orr.
Frankotiratzaile ezkutukoek, tiro zuzen bakar batez, lepo-hezurra txikitu zieten, eta bertan seko utzi. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.
Taliban ezkutu baten tiro trebeak orkatila txikitu zion Afganistango Tora Bora menditsuko labarretan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 40. orr.
Oparitarako egurra txikitu, eta Jainkoak esandako lekurantz abiatu zen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 57. orr.
1898an, ekaitz oldar ikusgarria Madrilen: farol, hesi, zuhaitz, teilatu-sabai... harrapatu zuen guztia txikitu zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.
Ikastolan, zuzendariari autoa txikitu zioten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 9. orr.
Bala zaparrada batek leihoetako kristalak txikitu ditu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.
Armairu bat txikitu zezakeela buruarekin. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 17. orr.
Ron amorruz makila txikitu beharrean jo eta jo ari baitzen mahaian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 83. orr.
Esmeralda, berez kolore berde bizia daukana, txikitzean hauts zuri bilakatzen dela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 205. orr.
Etengabeko gerrak txikitu zuen hiri batean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.
Urdaiazpikoa eta tipula txikitu ditut. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 172. orr.
Zer txikitu seinalatu zenieten zuen atzetik etorriko zirenei. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 97. orr.
Akuilu handia izan ziren "nerbioak" eta fixazioak, harik eta estresarekin loturiko osasun-arazoek gorputza txikitu zidaten arte. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.
Drogatu egiten gaituzte, enbor txikitzen jarrai dezagun. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.
· Zoria etsai izan zuen, ordea, salto egiterakoan belauna txikitu zuen-eta harri tzar baten kontra jota. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 61. orr.
Sei metrotik behera erorita, aldaka lau tokitan txikitu zuen arte. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 26. orr.
Ahoan txikitu, listuztatu eta irentsi. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 166. orr.
Hortzak ateratzean, janaria txikitzeko prest zeudela uste nian. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 219. orr.
Eta hosto bat ematen ziotean, ahoan txikitzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 220. orr.
Laster janaria txikitzen hasten gara berriz. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 65. orr.
Zerbait zerabilen ahoan, txikitzen ari zena. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.
Lurra jo genuen, eta espaziontzia txikitu egin zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.
Baldatxo baten gainean zegoen kristalezko arrainontzia eta hau lurrera jausi eta hamaika puskatan txikitu zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 33. orr.
Bi makinak beren bideetatik irten ziren, txikitu egin ziren, eta bagoiek akordeoi baten itxura betea hartu zuten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.
Herrian, urrun egon arren, hogeita hamar etxetan txikitu ziren kristalak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 123. orr.
Hantxe joan zen [gorputza], pirika-pirika, harkaitz punta zorrotzen kontra guztiz txikitu zen arte. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 78. orr.
Zubi txikitu baten parera heldu ginelarik, bizikletatik jaitsarazi nuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 44. orr.
Egun hartan bezero batek ere ez zuen onartu nik eramandako ogi txikitu eta zikindua. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.
Hizkuntza txiki eta txikitu bati bereziki, ez zaio horrelako ataka estuan jartzea komeni. Euzkadi murriztua zen Bizkaia txikitu hartan ageriko gerra amaitu ostean, [...]. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 191. orr.
Honetan datza teknika: gaixoei konortea galarazten zaie kolpe batez, eta, "anestesia" horren eraginpean daudela, izotz-txikitzeko bat indarrez sartzen zaie begi-globoaren eta betazalaren artetik orbitaren gainaldean barrena lobulu frontaleraino; puntu horretan, ebaki bat egiten da alderik alde, tresna alde batetik bestera mugituz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.
Izotz-txikitzeko bat besterik ez zen behar. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.
aldea txikitu (9); aldea txikitu zuen (4); aldeak txikitu (7); aldeak txikitu zituen (4); arriskua txikitu (3); asko txikitu (3); autoa txikitu (4); belauna txikitu (4); belauna txikitu zuen (3); burua txikitu (7); dena txikitu (5); denak txikitu (3); egurra txikitu (4); erabat txikitu (6); gehiago txikitu (3); guztiak txikitu (8); guztiak txikitu zituen (3); guztiz txikitu (3); handitu eta txikitu (4); jo eta txikitu (8); kristalak txikitu (3); mila puskatan txikitu (3); taldeak txikitu (3); tropela txikitu (5); tropela txikitu zuen (3); txikitu arte (6); txikitu beharrean (4); txikitu nahian (4); txikitu ondoren (3); txikitu ostean (4)
guztiak txikituko (3); ingurua txikituko du (3)
autoa txikituta (3); erabat txikituta (7); erabat txikituta geratu (3); txikituta gelditu (6); txikituta geratu (12); txikituta geratu zen (5); txikituta utzi (6); txikituta utzi dute (3); txikituta zegoen (4)
txikituz joan (6)
aldea txikitzeko (3); aldeak txikitzeko (6); aldeak txikitzeko aukera (3); aurkaria txikitzeko (3); sabela txikitzeko (3); tropela txikitzeko (3)
txikitzeko asmoz (3); txikitzeko aukera (6); urdaila txikitzeko (16); urdaila txikitzeko ebakuntza (5); urdaila txikitzeko ebakuntzak (3)
begiak txikitzen (3); dena txikitzen (3); egur txikitzen (3); elkar txikitzen (3); janaria txikitzen (3); txikitzen joan (3); txikitzen saiatu (4); zuloa txikitzen (4); zuloa txikitzen ari (3)