Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Saltzaileei, txikiteroei, andra eta gizon langileei, neska eta mutil ikasleei baimena eman diete kaleek zapalduak izateko. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 31. orr.
Hurrengo tabernara sartu bezain pronto Txirritaren bertsoak kantatzeari eman diogu txikiteroen gozamenerako. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 202. orr.
Egunez txikiteroz eta gauez nerabe taldez betetzen diren taberna horietako batean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 121. orr.
Garai haietan, ikusi ahal izan nuenez, txikitero koadrilaren ibilerak ia egunerokoak ziren. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 36. orr.
Goizeko kafesnea eta kruasana ez ezik, bere baxoerdiak ere hartzen baitzituen aitak, batzuk bakarrik, eta gainerakoak txikitero koadrilekin batera. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 64. orr.