Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txikiteo 1 iz baxoerdiak hartzen ibiltzea.

Badago esatea Gabilondo eta haren adiskide taldea direla, dirudienez, txikiteoaren benetako asmatzaileak.  Askoren artean   «Rataplan» - 29. orr.

Aste-amaieretako ohizko txikiteoan berriketan aritu naiz literatur kontuetan zaletua den adiskide batekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 10. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Txikiteoak behera egin badu ere, hiru euskaldunetik batek alkohola edaten du normalean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehen koadrilak hasiak ziren sartu-atera egiten, auzoko txikiteo ibilbideari irteera eman ondoren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 53. orr.

Aitortu behar dut beste hainbeste gertatzen zaidala txikiteo giroan-eta ohikoak diren beste txiste triste horiekin ere.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 80. orr.

Adinekoek gogoan dute oraindik txikiteo kalea zutela hura sasoi batean.  Berria - Harian   2005-12-10

Gizarteak bazterrera kondenatzen duen jendearen kontura egindako txisteak izan ohi dira sarri txikiteo-txisteok.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 80. orr.

3 txikiteoan adlag baxoerdiak hartzen.

Herriko jende asko sartzen zen tabernan: batzuk txikiteoan, besteak pintxo batzuk jatera.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 79. orr.

Errealak Betisi [...] irabazi ziòn egun batean izan omen zen, aita txikiteoan zebilela, koadrilarekin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 103. orr.

Erosketa poltsekin zihoazen emakumeei izkin egin zien, eta baita txikiteoan zebiltzan gizonei ere.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.

Ez dut txikiteoan ibiltzeko ohitura handirik, baina eguerdian kalera irten naiz, nire koadrilak egiten duen erronda kuartel aurretik pasatzen baita.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 179. orr.

Goiz goizetik txikiteoan mozkortzen diren gizon zahar tripontziak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 93. orr.

Urduliztar batzuk domekaro Andrakara etorten ziran txikiteoan, Ruforen tabernara.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 39. orr.

Hemengo batzuk igande goizean lagunekin txikiteoan joateko moduan jantzita etorri gara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 63. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus