Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txikitasun 1 iz txikia denaren nolakotasuna.

Jakin behar da bi gauza espezie berekoak daudenean, haien zertasuna ere bat dela, eta ez direla ezberdintzen handitasun edo txikitasunean besterik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 139. orr.

Pietate honek, behin dastatu eta gero, gizakiari eragiten dio ur dadin bere txikitasunean eta ezerezean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

Hizkuntza gutxitu gehienen kasuan, behintzat, bat datoz txikitasuna eta ahultasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Bere txikitasunaren eta bekatuaren ezagutza bizia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Hatzek ez zidaten lehengo ahaleginetan objektuaren txikitasun eta gogortasuna baizik adierazten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 359. orr.

Gizakiak beren txikitasunaz konturarazteko helburuarekin baino ez zuen jaso Keops faraoiak piramide hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Ezetzaren handitasunak erasanda ez du aitzakiaren txikitasunik jaso.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 120. orr.

Gu, gure txikitasunean ere, gertuago gaude Europako Haur eta Gazte Literaturarengandik beste asko baino.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 107. orr.

Hark bere txikitasunean nik baino indar gehiago zeukala iruditzen zitzaidan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 89. orr.

Txikitasunak ematen digu emetasunaren tamaina.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.

Handinahikeriarik gabe txikitasunetik abiatu da Borda.  Berria - Kultura   2004-10-09

2 (hitz elkartuetan)

Printzeak esperientzia izatea nahi bazen, adin txikitasunari beldur bazitzaion [...] zuzen asko ezarri zen horrelako oinordekotza-ordena bat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txikitasunaren sakontasuna (3)

bere txikitasunean (9); gure txikitasunean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus