Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aipatzerik ere merezi ez zuen txikikeria. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 214. orr.
Euskara eta Euskal Herria batzen ahalegindu beharrean, txikikeriak eta txokokeriak erabiliaz. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 95. orr.
[Bizkaiera] inguruko hizkeretatik bereizten eta banatzen zituzten txikikeriak eta bitxikeriak piztu eta puztu zituen. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 65. orr.
Bista ona dugu, badira txikikeriak beste batek sumatzen ez dituenak, baina guri ez zaizkigu oharkabean pasatzen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.
Lau partidatarako zigortu zuten, Las Palmaseko jokalari batekin izandako sesioagatik; txikikeria batengatik, alegia. Berria - Kirola 2006-03-01
Egunkari bat ixtea eta haren arduradunei halako tratua ematea txikikeria balitz bezala. Berria - Harian 2005-03-19
Konturatu naiz irrigarria litzatekeela, funtsean horrelako txikikeria batengatik asaldatzea. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.
Mila txikikeria marraztu nahiz, arrasto urduriekin, margolari-kaierean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 235. orr.
Utzia eta axolagabea egin zen lehen arduratsua eta edozein txikikeria zaintzeko joera zuen andre bizia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 243. orr.
Ortografiarekin zerikusirik duen albistea, txikikeria bat. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 129. orr.
Ez zara orain txikikeria legalekin hasiko, ezta? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 150. orr.
edozein txikikeria (6); ez da txikikeria (3); horrelako txikikeria (4); txikikeria bat (6); txikikeria batengatik (3)