Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizontzen ari zen zinez, eta Joselu izena txikigarriegia ez ote zen zalantzak hartu zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 61. orr.
Labur esanda, hitzetik hortzera atzizki txikigarriak erabiltzen hasi zen Francisca. Fonema batzuen palatalizazioaz edo bustiduraz ari gara, eragin txikigarria edo gutxiesgarria duten hipokoristikoez, alegia. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.
Ez zituen txikigarririk onartzen; hortaz, Piliri Pilar deitzen zion, esaterako, eta Maruri, Maruja Fernanda. Berria - Kultura 2004-08-22
Mikhail izenaren txikigarria Misha edo Mishka da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.
Horixe da, hain zuzen ere, medved (hartza) hitzaren txikigarria ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.
Banan-banan froga zenezake hamar zenbakitxoekin -amaitu du txikigarriekiko duen bere joera horrekin. Txikigarriarekin dena errazagoa, onargarriagoa, zilegiagoa, gozoagoa egiten da. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 187. orr.