Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txikiagotu, txikiago(tu), txikiagotzen (orobat ttikiagotu g.er.) 1 du ad txikiago bihurtu.

Neurria txikiagotu eta prezioak handituko ditugu, okerreko pisuak erabiliz.  Elizen arteko biblia   Am 8,5

Ez ziren bi minutu baino gehiago pasatuko, eta bat-batean olatuak txikiagotzen ari zirela sumatu genuen, eta aparrak inguratzen gintuela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Orria hurbilagotik ikertu zuen, begiak nabarmen txikiagotuz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 101. orr.

Odoleko glukosa kantitatea txikiagotzen denean agertzen da hipogluzemia.  Berria - Gaiak   2004-08-04

Altzariak horma handiagoetarako eginak ziren, hemen konkortuta bezala zeuden, espazioa txikiagotzen zuten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 140. orr.

Goi mailako artearen eta herri artearen arteko distantzia handia txikiagotu zuten pop artistek.  Berria - Kultura   2004-02-10

Arretu eta lehortu egin da zurtoina; txikiagotu; erdia baino gehiago galdu du zabaleran.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

Gora eta gora egin ahala, urrituz joan zen airea, eta txikiagotuz zuhaitzak, gailurrera hurbildu ahala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Txikiagotu egin zitzaion bihotza bat-batean, bularra uzkurtu balitzaio legez.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 61. orr.

Pospolo bat pizten zenean, haien buruek kulunka egiten zuten eta paretan zabaltzen ziren, eta txikiagotu eta handiagotu egiten ziren zezen hegodunen eta pertzen formak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 121. orr.

Murrizten da, txikiagotzean uzkurtu egiten da, orain amaierak bat egiten du hasierarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 79. orr.

Amerikar defiziten handitasunak eta defizit haiek txikiagotzeko zailtasunak [...] maila ezezagunetaraino eraman zuten trukeen eta tituluen merkatuen egongaiztasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.

Amorrua ez duk txikiagotzen urteekin, baina azkenean aienatu egiten duk, bizitza bezalaxe.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 206. orr.

Zeharkako bidea, gaitza itxuraz ukitu gabe txikiagotu egiten zuena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.

Azken hau askozaz ere hobea kolesterol-maila txikiagotzeko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 60. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Erretina bera pipiak joa edo pikarta zen itxuraz, eta pigmentazio handiagotuko eta txikiagotuko eremuak zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus