Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txiki (17596 agerraldi, 273 liburu eta 3850 artikulutan; orobat ttiki 1181 agerraldi, 76 liburu eta 235 artikulutan eta tiki 177 agerraldi, 26 liburu eta 4 artikulutan) 1 izond ohiko tamaina iristen ez duena. ant handi.

Ahoa ere txikia, baina ongi marraztua du.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 317. orr.

Letoizko iparrorratz txiki bat, bidaia luzeetan erratzean ipintzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.

Haga txiki bati eragiten dio horretarako ardura duen udal enplegatuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.

Barra txiki bat ere badu eskuinaldean, oraingoz hutsa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 184. orr.

Lastaira-antzeko bigungarri txiki bat ipini zuen gainean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Ostatuko gurdi-atetik zaldi-kotxe txiki eta nahikoa polit bat sartu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 19. orr.

Gaizki zaindutako parke txiki batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Urteetan bertan behera utzitako lur-zati txiki trastez betetako bat zen lorategia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Ibaiaren ondoan, plaza txiki zahar itxurako batean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 266. orr.

Kamera sofistikatu baten ezaugarri asko ditu begiak, baina askoz leku txikiagoa hartzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Ibilera bihurriko ibai txiki batek ilargiaren izpiak islatzen zituen han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Izaki txikienek ez dute hezurren beharrik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.

Gizon txiki argal eta betaurrekoduna zen funtzionario hori.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

Emakume txiki, azal-ilun, horzgabe, konkortu bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 20. orr.

Hendrik geratzen zen, eta neskato txiki eta argal bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 147. orr.

Artalde txikia sendotzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 882. orr.

Arrain handi eta txiki, bedeinka ezazue Jauna, goretsi eta goraipatu menderen mendetan!  Elizen arteko biblia   DnGr 3,79

Lau ijitok osatutako orkestra txiki baten doinuak entzuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 46. orr.

Herri txikia zela bai, hori gogoratzen zuen Romanek, oso-oso txikia.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 81. orr.

Jauzi txiki batzuk eginarazi zizkion lagunari espaloitik errepidera eta errepidetik espaloira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 74. orr.

Pauso txikitan doa berokien esekitokiraino.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 120. orr.

Gustura edan duzu, zurrutada txikitan; zaporea gordez.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 81. orr.

2 ohiko kopuru, gorabehera edo indarra baino apalagokoa.

Etxeak hipoteka txiki baten zama zuen artean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Hizkuntza txikien ohizko gorrotatzaile baten aurrean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.

Tragoxka txikiak hartzen zituen bitartean.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 7. orr.

Mundu mailako bihurtu diren enpresen kopurua oso-oso txikia dela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Mesede txiki bat eskatu behar dizut.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,20

Piezaren erdi aldera, piano-joleak huts txiki bat egin zuen akorde batean eta gelditu egin zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 42. orr.

Gezur txiki batzuek bakarrik salbatzen gaituzte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 124. orr.

Hau argi ikusiko duzu beste istorio txiki batekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 356. orr.

Irakasle bakar batek ere ez zigun hari buruzko aipamen txikiena ere egin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 90. orr.

Batzuetan aztarna txiki baina esanguratsuetan saiatzen naiz haien izaerak zehazten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Masailak gorri-gorri, pixka bat lelotua, erretzen ari ziren animalia gizenei barre txikiak eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 72. orr.

Bai baitaude liburuek ordezka ezin ditzaketen poz txiki eta handiak zulo hauetan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 203. orr.

Eguneroko beldur txikiak gainditu ahala, handiagoak hasten dira iristen.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 77. orr.

Gertaera txiki batek besterik ez zuen orbandu bidaia zoriontsu hura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.

Arropa bustita neukan eta hura erantzi eta su txiki bat egin nuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 32. orr.

Sentimenduak, oso maila txikian bada ere, badu lotura objektuaren kualitate batzuekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 240. orr.

Estetika maila apalekoak iruditu zitzaizkien irudi haiek, eskematizazio-maila txikia zutelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.

Esku mugimendu txiki ondo estudiatuak eginez.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

Esku leunez kolpe txikiak emanda.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Mihia hortzen kontra joz hots txiki bat egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Kantuan aritzen ziren beroak erdi itotako txitxarrenak ziruditen ahots txiki garbi zorrotzez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.

Bere mirespena agertu zuen oihu txikiak eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 38. orr.

-Zer deritzozu Cleremont-en gosari txiki bat egiteari?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.

Neure lasaitasunerako erants dezadan jainko-txiki asko duela Zapiainen aldareak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 8. orr.

Erradiazio txiki batek ez du eragin larririk sortzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.

Karga handia eta abiadura txikia denean, egokiagoa da lubrikazio hidrostatikoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Aurrean gizon handi eta sendoa du, behartsua baina, eta aitzinean jarrita limosna txiki bat eskatzen dio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 109. orr.

Erretiro-sari txiki bat emango zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 37. orr.

Lapurreta txiki bat egin duela eta.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 135. orr.

Mahaitik eroritako papurrak biltzen zituen lapur txiki eta tripazain pare harenganako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 266. orr.

Gizon guztiak homosexualak dira, gradu handiagoan edo txikiagoan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 148. orr.

Bazekien, orobat, ez dela bertute txikiagoa daukazuna zaintzea ez daukazunaren bila ibiltzea baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 366. orr.

"Anai txikiak", Fratres minores, dute izena eta izana, guztien mendeko eta guztien zerbitzari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.

Anaia txikien Erregela eta bizimodua hauxe da: [...].  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 30. orr.

3 (beste izenondo baten ezkerrean)

Bulkada zela eta, urrats txiki-arinetan espaloiraino iritsi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 288. orr.

Magnolio handi baten abaroan, gizon txiki kaskarra ikusi zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 251. orr.

Farolaren inguruan, nire leihoaren azpian bertan, talde txiki tristea osatuko dute nonbait.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.

Hau bezalako herri txiki-maspiletan natura ez da gizakiaren eguneroko bizitzatik bereizten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

Herri txiki-lausoetan etxe zuloraino sartzen zaizkizu naturaren uholdeak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

Tunika txiki-pobre batez jantzi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.

Jantzita zuen gona txiki estua zango polit meharretan gora bildu zitzaion neskari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

Automobileko ur-ponpak, adibidez, gurpil txiki paladun bat dauka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

Konturatzen nintzen haren begi txiki beltz biribilak ni aztertzen ari zirela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 15. orr.

Lehengo irribarre txiki iheskor bera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

Nik neuk ere ez baitut amets handirik, amets txiki gutxi batzuk baizik.  Berria - Kultura   2006-02-28

Salonika hirian judu txiki bizar-zuri batek esandakoaz gogoratu zen da Rua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

4 (beste izenondo baten eskuinean)

Gizon gazte argal bat zen, hezurdura larrikoa, buru-handia, bizarduna, sudur mehe-mehea eta begi argi txikiak zituena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Itxi-itxiak ageri ziren kristalen atzeko errezel zuri txikiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

Hostotxoak zeuden, harri txintxarrak, petalo zuri txikien zerrendak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 395. orr.

Elektrodo-orratz bat garunean sartu eta korronte elektriko txiki bat emanez gero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Elektrizitate-karga negatibo txiki bat dauka mintzaren barrualdeak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Beharrezkoak direla saguak, arratoiak, tximitxak eta gainerako txiki-jendea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 159. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela)

Liburukotean ikusia zuen deabru begi-txiki kokots-zorrotzaren antza hartu zion ostera Tomek Hucken aurpegiari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 129. orr.

Gizon tente buru-txiki bat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 164. orr.

Ahuspez etzanda, beren soingaineko marra-txiki beltz-grisezkoez estalirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenaren izenondo gisa)

Hori adierazten zidan etengabe xehetasun txiki mordo baten bidez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 37. orr.

Ogitarteko eta zahatoaren poltsa, rosly puru-txiki kaxa zamarran.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Tranpa-txiki usain edo bat hartzen nion nik saio mota horri.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 79. orr.

8 izond/iz urte gutxikoa.

Florentek Quenu txikia, hamabi urte besterik ez artean, bakar-bakarrik aurkitu zuen sukaldearen erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Haurrak -Hynkel txikiak- harri eta zur begiratzen dio Hans Breveski mutikoari.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 8. orr.

Betiko nahi dut ume txikia izan eta ondo pasatu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 56. orr.

Elkar besarkatu eta musukatu zuten haur txikien antzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.

Goiz batean, gora begiratu eta hiru mutil txikiren aurpegiak ikusten ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 272. orr.

Konturatuko zinetenez, zuen arreba edo ahizpa txikiak egin nahi dituen gauzak beti dira amak eta umezainak hark egitea nahi ez duten gauza berberak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 262. orr.

Anai txikia hezikaitza baitugu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 82. orr.

Nire amama zenari laguntzen nion lan honetantxe txikia nintzenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.

Datozen urtetan igual gu izango gerala txikien begiraleak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 69. orr.

Handiegia nintzen txikien jolas inozoetarako, txikiegia handien solas serioetarako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 65. orr.

Zezen beldurgarriaren imintzioa egingo du gero Juan Luisek, hazitxoenei irri axolagabea eta txikienei izu gozatsua eraginez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 93. orr.

Padrek eta madrek beste gelan, txikienean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 48. orr.

9 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Zirrikitu txiki bat aurkitu genion baina, bere txikian adierazgarri.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.

10 (izan aditzarekin)

Indibiduoen arteko desberdintasunak txikiak izateak ez du argitzen sailkapenak nola egin behar diren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Jesus zein zen ikusi nahirik zebilen, baina ezin zuen jendearengatik, txikia baitzen.  Elizen arteko biblia   Lk 19,3

Sekula ez zegoen hotzak; ez zen, ez txikia, ez ahula.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

Inpunitatearen kaltea txikiagoa denez, laburtu egin behar da preskripzioarena. Interes tasak txikiagoak izanik, enpresa proiektuak [...] eta inbertsioak, eskuarki, erlatiboki errentagarriagoak dira inbertsio finantzarioen aldean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.

Kopuru horiek txikiagoak izango dira herri jakin batean unibertsitate ikasle asko baldin badaude.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 81. orr.

Tampicoko aireportua txikiegia zen gure Super-Constellation-arentzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

Izan ere apostoluetan txikiena naiz ni, apostolu izenik ere merezi ez duena.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,9

Errespeturik handienetako bat, pertsona batentzat, bere hizkuntzan egitea da, nahi den txikiena izanik ere bere eskubide oinarrizko bat baitu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 191. orr.

Puntu baten eta puntu hori baino "lehentxeago"koaren arteko aldea txikia da, oso txikia, norberak nahi bezain txikia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.

Aldaketak oso-oso txikiak diren arren, sumatu daitezke, halaber, FMIren laguntza errezeten paketeetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 325. orr.

Egoera hori aldatzeko Batasunak duen aurrekontua oso txikia da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 200. orr.

Askoz txikiagoak izan ziren orduan hezur-galerak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Letra, berriz, oso txikia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.

Bi txanpon zeuden elkarren ondoan, bat handia eta bestea oso txikia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

Musuzapi bat bezain txikia dela Paris, mundua bera txikia delako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 360. orr.

Txiki bezain trinko bularrak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

11 txikitako izlag umetako.

Txikitako ametsak.     «Kuskue tanden», 2004 - 165. orr.

Txikitako eta gaztetako pasadizoz josita daude; erromeriak eta festak kontatzen ditu, trikitilarien ibilerak, [...].  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 92. orr.

Ez dut haurtzaroa berritzeko berebiziko lilurarik edo txikitako kale-bazterretan ibiltzeko gogorik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.

Txikitako adiskidea zuen Telleria, jolas-laguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 136. orr.

Txikitako zerbaitek eragin zidala uste dut.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02

Ziurrenik hori ere txikitako oroitzapenak dira, txikitako atzerria Frantziako hegoaldea izan baitzenuen.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 140. orr.

Lagunei dagokienez, nire txikitako oroitzapenak oso onak dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 73. orr.

Egun argitan ikusi nahi dut nire txikitako paisaia sentimentala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.

Txikitako nire argazki maiteena dela esango nuke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 99. orr.

Geroztik bati baino gehiagori entzun izan diot bere txikitako euskara ispilatua ikusi zuela Izagirreren parrastada haietan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 80. orr.

Gure txikitako erdara halamoduzko hartan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

Txikitako gure jokoak eta Pompeiako haurrek erabiltzen zituztenak oso antzekoak ziren.  Berria - Kultura   2004-04-04

Berehala ohartu nintzen nor zegoen hor niri itsatsita, Má?saren txikitako argazkia zen, bera ere marinel jaka batekin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Ernestek Duñabeitiaren txikitako jolaslekua hantxe zeukala.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 15. orr.

Hartu bestela, zeure argazki bat, txikitakoa.  Berria - Kultura   2006-04-23

12 txikitan adlag umetan.

Txikitan herri baten baino gehiagotan bizi izan zinen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 70. orr.

-Txikitan izan hintzen bertan, ezta?  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 63. orr.

Gogoratzen al zara, David? txikitan hemen ibiltzen zineten mutil guztiak futbolean, eta baloiak maldan behera alde egiten zizuenean ni joaten nintzen korrika haren bila.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Nik txikitan aitonak nolakoak ziren galdetzen nien etxekoei, eta amona Noeliari aitona Alejandro nolakoa zen galdetzen nion.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 25. orr.

Aita txikitan galdu huela eta ama, berriz, gerra hasi baino lehenxeago...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Egun batean, txikitan, kalean barrena zebilela Milanen, zutoina baino tenteagoko gizon bat ikusi zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 25. orr.

Hik ez duk txikitan pelikularik ikusi...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 94. orr.

Egia esan, txikitan beti ari ginen mutur joka.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 33. orr.

Kontu-jateari utzi eta esaten diet jakin nahi dudala txikitan zoriontsu izan ote ziren.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 16. orr.

"Zeinen potxoloa zen txikitan!", kexatzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.

13 txikitandik (46 agerraldi, 23 liburu eta 4 artikulutan) adlag txikitatik.

Inork baino lehenago eman nuen izena, txikitandik erakartzen baininduen tresna hark.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.

Txikitandik gustatu izan zaio hizkuntzarekin jolas egitea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 228. orr.

Katalinari haiek nabarmenkeriak iruditzen zitzaizkion, berak txikitandik baitzuen ordenaren eta lasaitasunaren sena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

Oso gustuko dut mekaniko izatea; horixe nahi nuen txikitandik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 83. orr.

Artista, Stephen Wiltshire, autista zen, eta savanten trebetasunak erakutsiak zituen txikitandik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

14 txikitatik (213 agerraldi, 77 liburu eta 89 artikulutan) adlag umetatik.

Txikitatik erakutsi digute ez dela aski ez dugula nahi esatea: jakin egin behar zer nahi dugun, zer izan nahi dugun.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Txikitatik zen autozale porrokatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 237. orr.

Alabaina, Graxi txikitatik urguilu-ontzi eta harro-putzua zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

Hala bada, txikitatik zaletu zen Thomas bereziki erritmoa zaintzen duten poetekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 6. orr.

Toto esaten dugu beti, hori baita nire osabari txikitatik geratu zitzaion ezizena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 112. orr.

Malenkonia zen etxe alemanera gauaz etortzen zena, nik txikitatik ongi ezagutzen dudan malenkonia iluna.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Hori ikasia eta zaildua zagok, horretara txikitatik egina.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 116. orr.

Janutak asko hitz egiten du: oso hiztuna izan da txikitatik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 36. orr.

Pertsona baten izaera txikitatik osatzen da.  Berria - Harian   2005-10-28

Marinak pozik hartu zuen Sara eta musika ikasketak eman zizkion txikitatik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 272. orr.

Barruko sentimenduak menderatzen ikasia naiz txikitatik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 37. orr.

15 ahaide txiki lehen edo bigarren mailakoa ez dena.

Urte askoan, Anfisa Andreievna ahaide txiki zuen kondesa baten etxezaina izan zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.

15a ez-txiki izond

Frantzisko dohatsuaren ahotik entzun zituzten, anaia guztien harridura ez txikia piztuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 716. orr.

Urte askoan ezindu haren bizitza intelektualaren parte ez txikia izan ziren liburu haiek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 44. orr.

Bere jenialtasunaren handiaren eta jendearen mirespen ez txikiagoaren jakitun.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 171. orr.

Haien iraizkinak, ehuneko 90 azido uriko, ugari lor zitezkeen, aldiko peza ez txikiegitan eta purutasun-baldintza zentzuzkotan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.

Ikerkuntzak behar dituen diruen zamaren atal bat, ez txikia, dela unibertsitateetan, dela enpresetan beretan ere [...] diru publikoa izaten da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 37. orr.

Baina Jontxuk ere izan zuen zerikusia, eta ez txikia gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 62. orr.

16 golde-txiki (corpusean goldettiki soilik)

Zenbat saski eta otarre klase, eta astozesto eta gurdizesto, eta zenbat lera, are, bostortz edo goldettikiren karela...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

17 handi-txiki iz tamaina.

Egia bere handi-txikian neurtzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 274. orr.

-Entzuleriaren handi-txikia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 146. orr.

Alegia, tamaina egokiko izan zedin bidaiaria: ez handi, ez txiki... handi-txikia ohearen arabera juzkaturik beti ere.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 116. orr.

Handi-txikiari erreparatuz gero, ziriak duke garrantzirik handiena.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 10. orr.

18 Hartz Txiki zeruko ipar hemisferioko konstelazioa, ipar izarra daukana.

Hartz Txikiko zazpiak, eta beronen Ipar-Izarra ere.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 17. orr.

Hartz Txikiaren eta Casiopearen parte osatzen duten beste izar asko ere badaude nahasita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.

Euler jauna, izugarri maite baititu Hartz Handia eta Hartz Txikia, iparraldera hurbildu zen haiei lasaiago behatzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 417. orr.

19 hatz txiki eskuko bosgarren hatza, nagiaren ondoan dagoena.

Hatz txikiaren muturra seinalatu zuen hatz lodiaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 121. orr.

Libre geratu zaion eskuko hatz txikia sartzen du ezkerreko belarrian.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 117. orr.

Ezpainetan gorri pittin bat jarri eta hatz txikiaz ondo banatuz desagerrarazi ditu tolestura gehienak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 117. orr.

Zigarroa lau hatzekin heltzeko ohitura zuen Martak, hatz ttikienarekin izan ezik, gainerako guztiekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.

Eta horrela, azkenerako, Zeruetako Jaun zaharra haserretu, ezker eskuko hatz txikiaren muturra milimetro hamarren bat mugitu eta akabo mundu guztia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 21. orr.

Eraztuna hatz ttikitik atera ostean, aitaren esku barrenean ipini zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 130. orr.

Ezker eskuko hatz txikia hautsita du.  Berria - Kirola   2004-02-28

20 herren txikian adlag

Zerbait esan ez esan egon eta gero, jaiki eta, herren txikian, musika-salara- erretiratu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Herren txikian ibiliagatik ere, denen aurretik abiatu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Ate aldera egin zuen aitak herren txikian eta, laster itzuliko naiz esanda, kalera irten zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 149. orr.

21 ipar txiki ipar haize mota bat.

Eta ekialdeko ukitua duela, baina Pirinio eta Auñamendi elurtuetatik pasatutakoan, hozkirria eraginez datorrena, ahulago, horri Ipar ttikia deitu izan zaio, nafar gorria ere bai, Ipar gaiztoagoaren koloretik baduelako, eta nafar-haize ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 457. orr.

Aldiz, etzanago ia, nafarraldetik, barreneko parajeetatik datorkigun haizexka mantsoago horri, ipar ttikia deitzen diogu, edo eguzki-haizea deitu izan zaio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.

Kontuz, bada, ipar ttiki negukoarekin, ez da batere beroa-eta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.

22 itsaso txiki

Itsaso txikia zegoen, are apalagoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.

"Kresala usaintzeko, itsaso txikitan sarkorrago" neure artean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.

23 izeba txiki aitaren edo amaren lehengusina.

Eta berorien bi alabak, bukatzeko, Itziar eta Amélie nire bi izeba txikiak, oraindik ezkongai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 119. orr.

Amélie Sagardia, ene izeba txikia nolabait esateko (izeba-amona delako), eta Amaren lehengusina propioa, Akizen bizi dena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 118. orr.

-Baina Praskovia Fiodorovna ez da arrotza, izeba txikia dut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Izeba bat izeba txikia ez izateko arrazoirik ez zagok, ados; baina izeba batek, izan txikia edo izan handia, bere ilobari osaba deitzea, hori ez diat ulertzen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 30. orr.

Izeba-osaben etxean emango zidatela bazkaltzen, ez kezkatzeko horregatik.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 85. orr.

24 komunio txiki (corpusean komunione soilik)

Komunione ttipia edo orai erraiten den lehen komunionea maiatzaren 25 eko igandean izan dugu gure parropian.  Herria   2003-06-05

Iragan igandean ginuen, haur multxo baten komunione ttipia.  Herria   2005-05-19

25 korrika txikian adlag

Ubanbe korrika txikian hasi zen, alkandora zuria astinduz orduan ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Amak, korrika txikian hurbildurik, besarkatu egin ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 138. orr.

Neskak atzera jiratu eta korrika txikian aldendu ziren.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 77. orr.

Imajina ezazue burdinazko bola bat, mundua bezain handia, eta bola hartan inurritxo bat korrika txikian jira eta bira etengabean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 182. orr.

26 lehengusina txiki bigarren mailako lehengusina.

Beti iruditu izan zait nire lehengusina txikia dela, eta ez nire izeba.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 118. orr.

Zu Cecily izango zara, nire lehengusina ttikia.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 73. orr.

Nire lehengusina ttikia zen eta ia nire arreba ere bazela esango nukeen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 106. orr.

Ekainaren zortzikoa, Ainhoa, lehengusina txikia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 48. orr.

27 lehengusu txiki (orobat tipi g.er. eta ttiki g.er. eta lehengusuttiki g.er.) bigarren mailako lehengusua.

Salamancara bidali ninduen baina ez bakarrik, lehengusu txiki baten laguntzarekin, hark ni zaintzeko eta nitaz arduratzeko aginduekin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

Nire lehengusu txiki Juan Mari eta Karlos Garzia Otegi ezagutzen nituen, aitonaren auzoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 89. orr.

Nire aitaren lehengusu txiki bati.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 132. orr.

Haietarik bat, hiruretan lehena, bere lehengusu tipi bat zen, Xalbador Etxegoien.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.

Beren jaioterriko lehengusu nahiz lehengusu ttiki guztiekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 108. orr.

28 ordu txiki

Azken gautxorien eta egunsentiko beharginen arteko ordu txiki hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Zer ari zara ordu txiki hauetan argia piztuta?  Berria - Kultura   2006-02-09

Baina, tira!, gaueko ordu txiki haietan, edozer gauza gerta zitekeen, egia esateko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 30. orr.

Deustuko jaietan hasi zen dena, gaueko ordu txiki eta kritiko horietan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 74. orr.

Uda-gau bateko ordu txiki sargorietan kokatu beharko nuke Rimbaud ezagutu nuen mentura.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.

29 soinu txiki trikitia.

Soinu txikiaren handitasuna.  Berria - Kultura   2004-03-20

Soinu txikia baserri giroko soinu tresna izan zen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.

Soinu handia inportanteagotzat jotzen zen soinu txikia baino.  Berria - Kultura   2004-03-15

Soinu txiki bat erosi eta bere kasa ikasi zuen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 14. orr.

Kaletik urruti, munduko doinuak ekarri zizkion soinu txikiari, hiriaren usaina.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 32. orr.

30 su txiki

Su txikiak atzematen ziren aintziraren ertzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 436. orr.

Su txikiak piztu ziren han-hemenka eta jendeak etorkizun berri batez hitz egiten zuen su horien bueltan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 207. orr.

Arropa bustita neukan eta hura erantzi eta su txiki bat egin nuen. Gizona, su txikiaren argitan, gezigintzan ari zen. Urrunean, baina ia zuzenean, su txikiek zipriztindutako iluntasunezko lakuaren beste aldean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 32. orr.

Gustavok kostaldea ikusi zuen gertu, labarrak eta labarrak bata bestearen atzetik, desolazioaren irudia, eta su txikiak bata bestetik gertu, hango biztanleek piztuta, maltzurkeriaren jokoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Irrien espazio aldakor hartan, ez ote zuen ironiaren su txikiak berriro ere argi egiten bazterren batetik?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 241. orr.

Txiskeroaren su txikian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 34. orr.

31 txakur txiki (orobat txakurtxiki) iz pesetaren bost zentimoko txanpon zaharra.

Kaka putza da txakur txikirik ere ez izatea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 232. orr.

Zurekin sekula ez dut txakur txikirik irabazi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

Inortxok ez dio txakur txikirik emango.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 173. orr.

Lau txakur txikiren truke igotzen zen ring gainera, kolpe oldearen esperoan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 26. orr.

Bi liburu besterik ez ditut lapurtu nire bizitza osoan, biak ere karrerako lehen urtean nengoela eta txakur txikirik ez neukala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 51. orr.

Txakur txikirik ere ez, eta Franciek ezin izan zion ezer eman.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 429. orr.

-Txakurtxikirik ez eta hor joiek hori, taxian!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 241. orr.

32 Txakur Txiki (orobat ttiki) zeruko ipar hemisferioko konstelazioa, Geminis konstelazioaren ondoan dagoena.

Txakur txikiak Geminisi jarraitzen dio Hidraren buruaren aurrez aurre.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4390. orr.

Tartean, Canis major eta Canis minor ere, Txakur handia eta Txakur ttikia ere hor dira nonbait.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.

33 txiki-txiki (orobat txikitxiki g.er.) izond

Badira munduan lau izaki txiki-txiki, jakintsuak baino jakintsuagoak.  Elizen arteko biblia   EsZ 30,24

Nik, anai Frantziskok, zuen morroi txiki-txiki honek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 167. orr.

Hezurrak hezur txiki-txikiz eta niminoz eta giharreak giharre txiki-txikiz eta niminoz eginda dagozela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 77. orr.

Leihoetako beirak kristal txiki-txiki dirdaitsuz janzten ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Eskailera-buruan bai baitzegoen komun txiki-txiki bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Trena han zihoan zurezko etxez eta eliza pintatuz osatutako herri txiki-txikietan barrena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.

Momentu harrigarri batzuetan, ikusi egiten zituen gauzak, bat-batean, baita gauza txiki-txikiak ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 153. orr.

Zeppelina puntu txiki-txiki bat bihurtu zenean, ohe gainera itzuli nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Haietako bakoitzak txarteltxo bat zuen letra txiki-txikiaz idatzitako izen batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 158. orr.

Mailegu txiki-txiki bat eskatu nahi dizut, egun gutxi batzuetarako, dolar bakar batzuk besterik ez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 227. orr.

Hark zaindu ninduen txiki-txikitan, amak berak baino sarriago aldatu zidan pixoihala.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 10. orr.

Txiki-txikitan ez, baina azkar samar erabaki nuen ez nuela umerik izango.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 15. orr.

Templeren formulazio eta azalpenak bat datoz zientziak emandakoekin, salbu eta txiki-txikitako besarkadaren eta estu tinkatzearen premian egiten duen enfasian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 279. orr.

Txiki-txikitatik umezurtz, sorgin hutsa omen zen izeba batenean bizi zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.

Beti liluratu izan nau etxe zahar higatu hark, txiki-txikitatik.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 17. orr.

Auzoek, errientak eta apezak nola ez, txiki-txikitandik ezagutzen zuten Balantsunen dohaina.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 42. orr.

34 txiki-txiki egin erabat txikitu.

Horixe da okerrena, lagun, txikitu zuela, txiki-txiki egin ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.

Telemakori esango zionat guztia, eta txiki-txiki egingo hau!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 139. orr.

Lehoiek beren atzaparretan hartu eta txiki-txiki egin zituzten.      - 0. orr.

-Hari burua txiki-txiki egin eta hezurrak birrindu arte ez dut onik izango.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 340. orr.

Ikarak aidean egoten nintzen eskaileretan, edo txiki-txiki egindako leihoetatik itsasora edo ezerezera begira.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 120. orr.

Paper guztiak txiki-txiki egin nituen, behar nituen datuak buruz ikasi ondoren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.

Mailutzarra hartu eta jo eta txiki-txiki egin nuen komun-ontzia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.

Saltsa egiteko kazolan jartzen zituen olioa eta tipula txiki-txiki eginda, gero azenarioa ere bai, txiki-txiki eginda.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 219. orr.

-Jo eta txiki-txiki egingo ditugu, orduan, betegarri horiek?  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 96. orr.

Autoa txiki-txiki eginda eta sutan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 140. orr.

Hantxe zetzan ezpaletan txiki-txiki eginik gure enpresari borondate eta ausardia oro ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 251. orr.

Orduan pairatu nituen izu-laborrizko sei orduek txiki-txiki eginda utzi zizkidaten gorputz-arimak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 57. orr.

Petrolioaren krisiek txiki-txiki egin zuten ordea segurtasun eder hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

35 (ik mastekatu)

Barkamena eskatu diot, apal, galeperra ahoan txiki-txiki egin eta gero inolako leungarririk espero ez duen ehiza-txakurraren moduan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 101. orr.

36 zortziko txiki zortziko mota, zazpi eta sei silabako lerroak txandakatzen dituena.

Zortziko txikian, zortziko handian bezala, lau puntu eta zortzi lerro izango ditugu, eta errimak lerro bikoitzen bukaeran jarriko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 85. orr.

Zortziko txikian jarduten duen bertsolariak, berriz, zortzi lerro botako ditu nahi eta nahi ez, 7 eta 6 silabako lau lerro pare hain zuzen ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 98. orr.

Launa bertso bota behar zituzten zortziko txikian.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 117. orr.

Ahotsa emozioagatik etena, zortziko txikian kantatu zuen bertso zirraragarria, senitarteko eta lagunez despedituz eta Jaunari zeruko bidea aurkitzen lagun ziezaion erregutuz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

abantaila txiki bat (26); ahots txiki (9); aita txiki (25); akats txiki (12); aldaketa txiki (35); aldaketa txiki bat (8); alde txiki (17); alde txiki bat (8); anaia txiki (42); animalia txiki (9); apartamentu txiki (10); arazo txiki (24); arazo txiki bat (10); areto txiki (13); argi txiki (11); arrain txiki (10); ate txiki (13); aukera txiki (12); aukera txiki bat (12)

baina txiki (8); barre txiki (34); barre txiki bat (19); bat txiki (8); begi txiki (34); beltz txiki (15); bira txiki (8); bular txiki (8); bultzada txiki (8); buru txiki (9); chandler txiki (10)

dardara txiki bat (9); denda txiki (28); denda txiki bat (10); desberdintasun txiki (9)

emakume txiki (25); emakume txiki bat (8); enpresa txiki (72); eremu txiki (11); esku txiki (13); estatu txiki (10); etxe txiki (33); eztanda txiki (8); eztul txiki (8)

gauza txiki (26); gela txiki (66); gela txiki bat (11); gezur txiki (19); gezur txiki bat (10); gizon txiki (48); gizon txiki bat (9); gorputz txiki (12); gutxiengo txiki (9)

hain txiki (15); handi eta txiki (9); handi nahiz txiki (13); handi zein txiki (25); haur txiki (20); haustura txiki (15); haustura txiki bat (15); herri txiki (152); herri txiki bat (15); herri txiki batean (39); herrialde txiki (11); hiri txiki (35); hotel txiki (11); hots txiki (14); hots txiki bat (9)

ikara txiki (9); iraultza txiki (8); irri txiki (8); irribarre txiki (28); irribarre txiki bat (15); irudi txiki (12); ispilu txiki (11); istripu txiki (9); izaki txiki (9)

jatetxe txiki (8); jauzi txiki (20); jauzi txiki bat (14)

kamioi txiki (10); keinu txiki (14); keinu txiki bat (11); koaderno txiki (15); koaderno txiki bat (8); kolpe txiki (18); kolpe txiki bat (11); komunitate txiki (8); kontu txiki (8); kopuru txiki (24); kopuru txiki bat (11); kutxa txiki (17)

lan txiki (12); leiho txiki (30); leiho txiki bat (9); letra txiki (10); liburu txiki (16); lorategi txiki (8)

mahai txiki (30); mahai txiki bat (14); maleta txiki (8); mugimendu txiki (10); muino txiki (11); multzo txiki (9); mundu txiki (17); mutiko txiki (12)

neska txiki (24); neska txiki bat (8); neskato txiki (11)

ohar txiki (8); oihu txiki (9); omenaldi txiki (9); omenaldi txiki bat (8); ontzi txiki (15); ordu txiki (8); orkestra txiki (11); oso txiki (11); ostatu txiki (8)

parte txiki (16); parte txiki bat (11); patio txiki (10); pauso txiki (14); puntu txiki (17); puska txiki (14); puska txiki bat (8)

su txiki (9); sute txiki (8)

taberna txiki (11); talde txiki (50); talde txiki bat (16); tarte txiki (15); txakur txiki (16); txalupa txiki (9)

txiki eta ertainak (11); txiki eta ertainei (11); txiki eta ertainek (8); txiki eta ertainen (12); txiki eta handi (21); txiki eta handiak (9); txiki gelditu (17); txiki geratu (28); txiki geratu zen (8); txiki geratzen (8); txiki nahiz handi (11); txiki polit (13); txiki samarra (19)

txiki txiki (270); txiki txiki bat (37); txiki txiki egin (62); txiki txiki eginda (56); txiki txiki egingo (21); txiki txiki eginik (8); txiki txikia (62); txiki txikia zen (8); txiki txikiak (25); txiki txikitandik (12); txiki txikitatik (54); txiki txikiz (12)

txori txiki (12)

uharte txiki (17); ume txiki (21); urrats txiki (12); urratu txiki (9); xehetasun txiki (13); zalantza txiki (8); zati txiki (64); zati txiki bat (36); zauri txiki (10); zirrikitu txiki (9); zirrikitu txiki bat (8); zulo txiki (13); zulo txiki bat (8)

abantaila txikia (17); ahalegin txikia (9); ahizpa txikia (10); alde txikia (22); anaia txikia (30); arreba txikia (8); barre txikia (13); bezain txikia (28)

eragin txikia (13); ez da txikia (10); ez txikia (13); gauza txikia (13); gela txikia (11); gizon txikia (42); gizon txikia zen (9); handia edo txikia (8); hatz txikia (13); haur txikia (11); haustura txikia (8); herri txikia (33); herri txikia da (11); herria txikia (8); hiri txikia (13)

irribarre txikia (25); irribarre txikia egin (12); kopuru txikia (13); kopurua txikia (8); leku txikia (14); maila txikia (9); mundu txikia (18); nahiko txikia (8); neska txikia (10)

oso txikia (139); oso txikia da (40); oso txikia izan (11); printze txikia (17); sari txikia (8); soinu txikia (36); talde txikia (16); tarte txikia (28); txakur txikia (12)

txiki txikia (62); txiki txikia zen (8); txikia bada ere (10); txikia baina (17); txikia baino (13); txikia baita (9); txikia da (210); txikia dago (10); txikia izaki (8); txikia izanik ere (10)

ume txikia (23); zati txikia (11)

gero eta txikiago (8)

are txikiagoa (8); askoz ere txikiagoa (13); askoz txikiagoa (33); baino txikiagoa (142); gero eta txikiagoa (33); handiagoa edo txikiagoa (19); kalte txikiagoa (9); kopuru txikiagoa (8); orduan eta txikiagoa (9); zenbat eta txikiagoa (8)

askoz txikiagoak (8); baino txikiagoak (41); gero eta txikiagoak (11)

handiagoan edo txikiagoan (8); neurri txikiagoan (13)

maila txikiagoko (8)

aldaketa txikiak (22); anaia txikiak (40); arazo txikiak (8); aurrelari txikiak (14); barre txikiak (19); begi txikiak (13)

enpresa txikiak (10); etxe txikiak (8); gauza txikiak (26); gizon txikiak (36); handiak eta txikiak (10); haur txikiak (16); herri txikiak (22)

irudi txikiak (8); istorio txikiak (9); jauzi txikiak (14); kalte txikiak (10); kolpe txikiak (10); mugimendu txikiak (9)

ordu txikiak (23); ordu txikiak arte (17); oso txikiak (40); pauso txikiak (12); salto txikiak (9); soinu txikiak (11); talde txikiak (16); txantoi txikiak (8)

txiki txikiak (25)

ume txikiak (17); urrats txikiak (8); zati txikiak (11)

aulki txikian (10); bere txikian (21); eremu txikian (8); gela txikian (15); hamarreko txikian (25); handian eta txikian (8); korrika txikian (19); lasterka txikian (10); leku txikian (13); neurri txikian (9); tarte txikian (14); zortziko txikian (50)

aho txikiarekin (11); alde txikiarekin (11)

anaia txikiaren (18); soinu txikiaren (19)

anaia txikiari (11)

anaia txikiei (8)

anaia txikiek (10); enpresa txikiek (11); haur txikiek (10); talde txikiek (13)

anaia txikien (72); anaia txikien erregela (8); anaia txikien ordena (18); gauza txikien (9); haur txikien (9); herri txikien (8); hizkuntza txikien (8); talde txikien (10); ume txikien (8)

arrastorik txikiena ere (9); aukera txikiena (9); aukerarik txikiena (21); aukerarik txikiena ere (9); mugimendurik txikiena (11); susmorik txikiena (9); txikiena izan (23); txikiena izanik (9)

harri txikietako (18); herri txikietako (30)

gaueko ordu txikietan (24); gauza txikietan (9); goizaldeko ordu txikietan (10); goizeko ordu txikietan (16); herri txikietan (39); itzuli txikietan (11); ordu txikietan (78); talde txikietan (8)

adin txikiko (34); formatu txikiko (24); gela txikiko (8); indar txikiko (17); kostu txikiko (19); sega txikiko (19); tamaina txikiko (11)

adin txikikoak (18)

adin txikikoen (25)

txakur txikiren (8)

txakur txikirik (16)

nire txikitako (9); txikitako oroitzapenak (9)

txiki txikitandik (12)

bere txikitasunean (9)

oso txikitatik (8); txiki txikitatik (54); txikitatik ezagutzen (14); txikitatik izan (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus