Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txiker (orobat txikar g.er.) 1 izond txikia.

Sendo bezain txikerrak ziren; La Caledonia-n ni gizon garaia nintzen, ez baitzitzaidan ordura arte sekula gertatu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 215. orr.

Nire mundualdian, beste dozena bat hutsen artean burusoil eta txikarra, lodi eta itsusia, mizkin eta narrasa zen emakume batek oniritzi zidan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 50. orr.

Hare jauna gelaxka txiker batean bizi zen, Edinburgheko etxe garai eta jendetsu bateko seigarren solairuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 162. orr.

Ohe txiker bi, estu eta lar bigunak, eta haiek bezain meharra komuna, horra eman ziguten gela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 57. orr.

Sudurra besterik ez zuen erakusten belus beltzeko kapela txikerraren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Erabat ridikulua iruditu zitzaion pertsona bik maleta txiker hura eramatea eta berak maletatzar bi behar izatea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 12. orr.

La Sarriette ikusi zuen [...] Jules jaunari bibote txikerretik tiraka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 412. orr.

Begi aurrean ispilu txiker bana baleramate bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 85. orr.

Halako sua eukan ze, atzamar txikerra apurtuta eukana ahaztu egiten jakon.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 17. orr.

Etxea, familia, beharra, adiskideak utzi nituen [...] nire herri txikerrean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 12. orr.

Bada lanbro-lainoaren euri txiker temosoa eta irautea gustatzen zaiona.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.

2 hatz txiker hatz txikia.

Erpurua zuzen ipini eta esku ahurrean lotu zion hatz txikerrari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 221. orr.

Libre lotzen ziran beste lau atzamarretarik, barriz, hatz txikerra oso gitxi erabilten eben, batzuk, esateko, inoiz bere ez.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus