Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txikarra
1 txikarra egin sasieskola egin, eskola huts egin, piper egin.
Eskola orduan txikarra egiteak erruduntasunaren zaporea eta lege haustearen lilura dakarzkio oraindik. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 35. orr.
Hirugarren eskola-eguna, bigarrenean txikarra eginda. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 68. orr.
Izan ere, txikarrik ere egin gabeko institutu eta unibertsitateko ikasle formaltxo eta grisa izan nintzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.