Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txibuki iz turkiar pipa-mota, tutu luze eta zuzena duena.
Txibukia eskuan eta katilutik hurrupaka, oso irudi egokia zatekeen pintore batentzat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.
Gero, pipak erakutsi zizkien; denetarikoak zeuzkan: zurezkoak, buztinezkoak, magnesitazkoak, [...], tututxoa anbarrezkoa zuen txibuki bat aspaldi ez zela jokoan irabazia... Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.
Bere irudimenean ikusi zuen turkiar bat, durbantea buruan zuela, bere dendako salgai-fardelen artean pikotxean, txibukaren ordez ziri bat erretzen, kontenplazioan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 184. orr.