Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txetxeniar izond/iz Txetxeniakoa, Txetxeniari dagokiona; Txetxeniako herritarra.

Txetxeniar herriaren aurkako genozidioa geldiarazteko eta herri horren autodeterminazio eskubidea errespetatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-08

Txetxeniar armadako komandantea.  Berria - Kultura   2004-09-30

Chamil Bassaev deitu txetxeniar gudari buru batek bere gain hartu du ukaldi hori.  Herria   2002-11-07

Txetxeniar separatistek ere ez dute haatik lan hori beren gain hartu.  Herria   2003-12-11

Juri Budanovek onartu egin zuen 18 urteko neska txetxeniar bat hil izana.  Berria - Mundua   2006-02-15

Errusiaren aldeko gobernu txetxeniar ustelak dirutza irabazten duelako, kalte-ordainen eta berreraikuntzarako diruaren zati bat beretzat hartuz.  Berria - Mundua   2004-12-12

Orotara, 260.000 errefuxiatu txetxeniar daude egun eta horietatik 52.000 Ingushetian bizi dira.  Berria - Mundua   2004-09-21

Poloniak baditu berrehun mila eta bost ehun mila arte arrotz bere lurrean, ukrainiar, armeniar, vietnamdar, txetxeniar eta irakiar, paperik gabe, baina horgotu nahiak.  Herria   2003-03-10

Txetxeniarrek hotelik onenak dituzte Moskun.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 203. orr.

Errusian inork ez dio kontu hartzen Gobernuari txetxeniarren aldeko atariak blokeatzen dituenean.  Berria - Gaiak   2004-06-23

Telebista piztu zuten Marcosek eta Lucasek: txetxeniar bi agertu ziren, metraileta bana eskuan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 51. orr.

24 urteko txetxeniar baten kasua dakar txostenak.  Berria - Mundua   2004-08-10

Ingushetian errefuxiatuta daude oraindik txetxeniar asko, eta bueltatu direnek itzulera latza izan dute.  Berria - Harian   2006-01-14

Ingushetiako presidente zela, txetxeniarrekin negoziatzearen aldeko jarrera izan zuen Aushevek.  Berria - Mundua   2004-09-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus