Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txertatze (orobat xertatze g.er.) 1 iz organismo batean beste organismo bat edo baten atal bat ezartzea.

Protesia, organo-txertatzea edo -transplantea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.

Laido-zaku berean pilatzen dira, nahas-mahas, errealitateak eta mamuak: giza portaeraren kontrol kimikoa, aukerako organo-txertatzea, munduaren populazioaren gehiegia, [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 94. orr.

Zuhaitz Xertatze Ikastaldiak.  Herria   2003-09-04

2 irud/hed

Munduko ekonomia osatzen duten parteak gero eta elkarrekin txertatuago daude, eta txertatze horrek bere dinamika berezia ematen dio munduko ekonomiari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Denboraren aztarrena argazkian txertatze hori oso nabarmena da argazki mota jakin batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

Nola eta zer dela-eta hartzen duen parte bere azaleratze, txertatze eta funtzionatze-baldintzez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 186. orr.

Txertatze modu horiek ekar dezakete, bai integrazioa, bai, alderantziz, baztertzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

3 pertsona edo animalia bati txertoa jartzea.

Aurre egiteko «txertatze kanpaina» abiatu dutela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Txertatze programako langileek eta bekadunek Gizarte Segurantzaren kotizazioa eta langabezia kotizazioa izatea. Frantzian hasiak dira txertatze lanak.  Berria - Ekonomia   2004-05-30

Nazioarteko Txertatze Zentroan, txertoez gain, infomazioa ematen diete bidaiariei, gaixotasunak saihesteko neurriak hartze aldera.  Berria - Harian   2005-08-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus