Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txertatu, txerta, txertatzen (orobat xertatu g.er.) 1 du ad landare baten enborrean edo adar batean, beste landare baten adarra itsatsi, hark honen fruituak eman ditzan.

Hurritzondoak bederatzi urte behar omen ditu, txertatu ezean, fruitu emateko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.

Jatorriz zeurea zenuen basolibondotik moztu eta zeurea ez zenuen olibondoan txertatu bazintuen, askoz errazago izango du olibondotik sortutakoak beren berezko olibondoan txertatzea.  Elizen arteko biblia   Erm 11,24

Bai, adar batzuk moztu dizkio Jainkoak Israeli, eta moztu gabekoen artean zu txertatu, basolibondo zaren hori.  Elizen arteko biblia   Erm 11,17

2 organismo batean beste organismo bat edo honen atal bat ezarri.

Erabat ongi funtzionatzen ez duten bi giltzurrun txertatzea organo osoa txertatzea bezain eraginkorra dela ondorioztatu du Ameriketako Estatu Batuetan eginiko ikerketa batek.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Zelula amak kaltetutako ehunetan txertatu dituzte ikertzaileek, eta horrelakoetan bihotzak normaltasunez lan egiten duela frogatu ahal izan dute.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Lehenik, emakumearen obuluei espermatozoideak txertatzen zaizkie.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Ingeniaritza genetikoak [...] aukera ematen zuen zernahi ere organismotatik gene bat bakartu eta beste batean txertatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Horri esker, emakumearen uteroan txertatu aurretik, diagnostiko genetikoa egingo zaie enbrioiei.  Berria - Gaiak   2004-11-02

Enbrioiak izoztu eta gero berriro ama inudeen baitan txertatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 95. orr.

Hodi horren bidez, ziztada txiki bat egiten zaio hestegorriaren mukosa azpian, eta polimero bat txertatzen diote.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Horretarako, gene markatzaile bat txertatu nahi diote birusari.  Berria - Gaiak   2004-12-02

3 irud/hed (gauza fisikoak)

Filtrazioak minutuko 160 litrotik 60 litrora jaistea lortu da porlana pitzaduretan txertatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Eraikinean txertatzeko moduko turbinak garatu eta teilatupean kanalak zulatu zituzten haizea turbinetara irits zedin.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Harrian txertaturiko uztai batean paratu nuen oina.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.

Laugarrenak punta zizelkatzen du, bosgarrenak mutur bat zorrozten du burua bertan txertatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Haren esku zuhurrean dirdir zegien bi errubi zurbil-nahasiz txertaturiko eraztun urre berdezko batek.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

Etorkizunean identifikazio txartela patrikan eraman ordez, txip antzeko bat txertatuko digute guri ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 82. orr.

Horrez gain, komunikabideetan ere txertatuko dute propaganda.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Kolektibo honek lortu zuen Alonso alkatearen gutun (faltsu) bat txertatzea udalak doan banatzen duen aldizkariaren barrenean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 79. orr.

Arraien eta mielgen bizkarraren gainean, harri handi ilunak, moreak, berdexkak, metal belztu batean txertatzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Sudurrean txertatua zuen perla txiki-txiki bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 189. orr.

Arterietan trastetxo batzuk txertatzen diren bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.

Haragizko produktuek antibiotiko ugari txertatuak dauzkate.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 84. orr.

Multzo horrek guztiak kolore anitzeko etxe-mosaiko ikusgarri bat osatzen zuen, hamar legoako esparru zabal batean txertatua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Hildako gehienak adinekoak ziren eta morfina txertatuta hil ziren.  Berria - Gaiak   2004-09-01

4 (gauza abstraktuak)

Euskara lan munduan txertatzeko urrats sendoak ere egin dira.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 72. orr.

Ohartxo bat txertatua zuen Grosrouvrek: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.

Don Pacheco eta Doña Incarnacion izeneko irri-ipuina txertatu zuen Jean Baptiste Elizanburuk bere Piarres Adame eleberrian.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.

Balizko sentimendu horiek, beraz, gezurrak dira, zentzugabeak; interesak asmatu zituen soilik [...] baina naturak inoiz ez dizkigu gure bihotzean txertatu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 291. orr.

Oharrak hartzeko, deskribatzeko, sailkatzeko, sail numerikoetan eta estatistiketan txertatzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.

Jardute diskurtsibo hau txertatuta zegoen medikuntzan, baina baita administrazio-arauetan ere, literatur edo filosofia testuetan, kasuistikan, behartsuei zuzendutako derrigorrezko lan edo laguntza teorietan edo egitasmoetan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 204. orr.

Esan genezake ez zaizkiola azentuak jartzen hitzei, baizik eta hitzak txertatzen direla eredu prosodikoetan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 131. orr.

Ekonomia erlazio sozialetan txertatu ordez, erlazio sozialak txertatu ziren merkatuan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

Merkataritza ez da mugatzen gai bitxi edo exotikoak ekartzera eliteek kontsumi ditzaten; aitzitik, ekoizpen-aparatuan txertatua dago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Teoria hau praktikara eraman nahi du Platonek eta politikaren diskurtsoan txertatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 48. orr.

Kuhnen azterketak ekoizpen zientifikoa bera txertatzen du analisi soziologikoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Amerika ez bezala, Afrika beltza XIX. mendea arte ez zen europar mundu ekonomian txertatu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Ekonomia ez zen alor beregaina; aitzitik, sistematikoki txertatua zegoen gizarte-harremanetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Munduko ekonomia osatzen duten parteak gero eta elkarrekin txertatuago daude.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Nola txertatzen ditu irudiak esanahiak?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.

Kontaketa denboran zehar gertatzen den ekintza bat baldin bada, nola txerta daiteke irudiaren barruan, irudiak denborarik ez badu?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 227. orr.

(28iii) erregelan, etenik gabeak balira bezala hartu ditugu elementuok, eta (29ii) erregela guztiz erraza gehituaz, etena txertatu dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 66. orr.

5 pertsona edo animalia bati txertoa jarri.

Polioaren aurka 16 milioi haur txertatuko dituzte Afganistanen eta Pakistanen.  Berria - Gaiak   2006-05-03

500.000 soldadu txertatu behar zituzten, eta poliziak, larrialdi zerbitzuetako sendagileak eta suhiltzaileak.  Berria - Gaiak   2004-12-02

EBk hegaztiak txertatzen hasteko baimena eman du Aziendak eta animaliak txertatzeko garaia ere hauxe, izurriteak eta gaitzak saihestuko badira.  Berria - Gaiak   2006-02-23

Bailarako beste haurrak bezala, ez zegoen txertatuta.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.

Lapurrak, kezkaturik, galde egiten zuen: "Zakur hau txertatua al dago?".  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 123. orr.

Ez badu arriskua guztiz kentzen zenbateraino merezi du txertatzea?  Berria - Gaiak   2006-02-23

6 irud/hed

Ez pentsa funtzionario ezkertiar progre-usteko haiek atzera ere eliza amaren magalera itzularazi nindutenik; txertatuta nengoen gaitz horren kontra, bizitza osorako seguru asko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 96. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Badakizu zer gertatzen den, metal puska txertatuak erortzen dira, zatitxoak puskatzen dira.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 123. orr.

Hantxe ari da, aurrena folio txertatuari begiratu, hurrena azterketa-orrian idatzi, eskua ez ezik burua ere etengabe dantzatzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 183. orr.

Burdin sare txertatuen atzean, harresietako horma aberatsetan, txakur aurpegiko Egiptoko tximino asko ari ziren garrasika.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.

Hegazti txertatuak tartean sartuz gero, ordea, nabarmen zailduko litzateke hori.  Berria - Gaiak   2006-02-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus