Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txertaketa 1 iz organo lesiodun batean ehun biziko zati bat ezartzea, batasun organikoa gertatzen delarik.

Gaixotasun mota hauei aurre egiteko bi estrategia berri planteatu dira azken urteotan: batetik ama-zelulen erabilera eta bestetik xenotransplanteak, hots espezie desberdineko organoen txertaketa.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Txertaketarako giltzurrun asko baztertzen dituzte, erabat funtzionatzen ez dutelako, eta ez da behar adina organorik egoten.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Teknika hau erabiltzen da moztutako esku edo hatz bat berriz txertatzeko, baina ez da inoiz erabili azal txertaketa ebakuntza batean.  Berria - Gaiak   2004-10-14

2 (hitz elkartuetan)

Hezur-txertaketa aspaldian finkaturiko eta inork zalantzan jartzen ez duen transplante mota bat da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.

Teknika hau erabiltzen da moztutako esku edo hatz bat berriz txertatzeko, baina ez da inoiz erabili azal txertaketa ebakuntza batean.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Sendagileek esperantza eman zioten, zenbait ebakuntzaren ondoren, agian larruazal-txertaketaren bat ere bai, ez zitzaiola arrasto handirik geratuko, baina segurantza osorik gabe.     «Kuskue tanden», 2004 - 9. orr.

3 irud/hed

Gezigintzan, ordea, bi osagarrion txertaketa da garrantzitsuen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 10. orr.

4 pertsona edo animalia bati txertoa jartzea.

Europako Batzordeak txertaketak egiteko kontrol neurri zorrotzak jarraitu beharko direla jakinarazi du.  Berria - Gaiak   2006-02-23

Txertaketaren ondorioz H5N1 birusaren aldaera bat sortzeko arriskua «zientzialarien teoria bat besterik ez da».  Berria - Gaiak   2004-03-26

OMEk Immunizazioa eta Txertaketarako Mundu Elkartearen laguntza izango du.  Berria - Gaiak   2004-01-16

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Poliomielitisaren kontrako txertaketa kanpaina.  Berria - Gaiak   2004-02-27

1988. urtean hasi zuten txertaketa kanpaina masiboa, poliomielitisak jotako 125 herrialdetan.  Berria - Gaiak   2004-02-27

Txertaketa programaren gaineko informazioa partekatzeko prest agertu da Txinako Gobernua.  Berria - Gaiak   2004-02-05

Txertaketa gastuak hegaztien jabeek ordainduko dituzte.  Berria - Gaiak   2006-03-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txertaketa kanpaina (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus