Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txerrizain 1 iz txerriak zaintzen dituen pertsona.

Junipero txerriari hanka mozten ikusi zuen txerrizainak samintasun handiz zehatz-mehatz kontatu zion bere jabeari gertatutako guztia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1047. orr.

Ez harakinek bakarrik, baita txarkuteria eta urdaitegietako langileek eta txerrizainek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.

Egia beti egia duk, Agamenonek esan zein haren txerrizainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 202. orr.

Txerrizainak ere zatoz-zatoz esanaz, baina labana ezkutatuz, erakartzen dik hiltegira beti hator-hatorka tratatu duen txerria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.

2 (adizlagun gisa)

Herrialde hartako gizon batengana joan zen morroi, eta hark bere sailetara bidali zuen txerrizain.  Elizen arteko biblia   Lk 15,15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txerrizainek ihes egin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus