Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txerritegi iz txerrientzako ukuilua. ik urdetegi.

Txerriak txerritegira.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 25. orr.

Hildakoa txerritegian zetzan, zerraldo, txerrien artean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 43. orr.

-Kitok zabalik uzten din txerritegia, norbaitek ibaia zeharkatzen duenean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 133. orr.

Garai batean harrizko txerritegi handi bat izan zela ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

Emakumeok!, hau jadanik ez da paradisua, txerritegia baizik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 162. orr.

Prefeturak txerritegiaren handitze lanak bermatzen dituen ebazpena plazaratu du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Azalera txiki-txikian hazitako txerri masifikatuak bihotzeko infartua nozi dezake noiznahi (ate metalikoa ixteko zaratarekin, adibidez: horregatik daude txerritegi industrialetan plastiko bigunezko ateak).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus