Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txerriki 1 iz txerri haragia.

Gezurra dirudi txerrikia, irina eta patata planeta osoko jangai tipiko izateak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.

Haragia eskatzen zuen, ahalaz bildotskia, edo hura ezean, aratxekia edo txerrikia.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 217. orr.

Mahometarrek higuina diete indiarrei, hauek txerrikia jaten dutelako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 138. orr.

Ahoa zabaltzera behartu eta txerrikia janarazi nahi zioten.  Elizen arteko biblia   2 M 6,18

Nolanahi ere, haurdun hagoenean, erabat baztertu beharra zagon txerrikia, gaitzak saihesteko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 17. orr.

Proteina guztiak ez dira berdinak; jaten dugun ardikiaren edo txerrikiaren proteinak ez dira bere horretan giza proteinaren ordeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 188. orr.

Txerrikiaren monopolioa, hori dirua irabazteko bide paregabea da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 94. orr.

2 (izenondoekin)

-Hala da, bai, haragia da: txerriki errea.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 58. orr.

Uretan egositako txerriki gazituaren puskak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

Txerriki gatzatua, berriz, zapi zuri batean bildu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Txerriki ketuaren orkatila-hezurrak pila batean zeuden plateretan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 98. orr.

Beste zenbait jangairi ura sartzen zaie (hainbat txerriki eta hesteki freskori, izozturiko arrain eta itsaskiei, etc.).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 111. orr.

Zartagin bete txerriki hotz eta arto-ogia.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 269. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Entsalada xume bat, zopa hotza eta purez lagunduriko txerriki xerratxo bat izan da agintariek eskaini diguten oturuntza. Ohioren hegoaldea bete zuten alemaniarrek txerriki-sukaldaritza ekarri eta landu zuten goiko mailaraino.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 283. orr.

Txerriki-puska eder bat zirtaka erretzen ari zen labean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

-Ondo da, ondo da -Agustinak, erretilutik bi txerriki zati berak hartu bitartean-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 60. orr.

Baita ura eranstea bera ere, txerriki preziotan ordaintzen dugun arren.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 47. orr.

· -Zergatik ez duzu erosten txerriki gazitu puska bat?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txerriki gatzatua (3); txerriki gazitu puska (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus