Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txerrikeria (orobat txarrikeria g.er.) iz zikinkeria, eskuarki jateko zikinak edo zikin prestatuak.

Une batez badirudi xerra gurineztatu bat, galleta blaituak, edozer txerrikeria botako dietela neskek mutilei, mendeku gisa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.

Izugarri nahigabetzen zuen sukaldean aginpiderik ez izateak, zeren batek zekien zer-nolako txerrikeriak jaten zituen Shevirev doktoreak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 198. orr.

-Ez hion ba txerrikeria hau egunero hartzea aholkatuko!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 219. orr.

Txerrikeria haiek, ordea, ez ziguten inondik ere egarria kentzen, are gutxiago kontuan izanik bakoitzak nahi zuena ordaintzen zuela basokada zurrakapoteren truke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 105. orr.

Jendea pozoituko dute azkenean beren txerrikeria kirastuekin!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 120. orr.

Ez al jatzu txarrikerixe iruditen zigarro meta hori, ala?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus