Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrantzaka noizean behin astoren bat, eta kurrinka txerriak, eta miauka katuak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 118. orr.
Burua mozten dioten txerriak nola, hala egiten zuen garrasi Hennek. Ukuiluan txerriak heian zaintzean, bakoitza bere azpilean txukun moldatzea gustatzen zitzaidan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.
Nahiago izan dugu hemen geratzea geure txerriak zaintzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 133. orr.
Antzeko sistema erabil liteke, Templek esan zidanez, txerriak hiltzeko ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.
Nekazariek txerria hiltzen zutenean, nire amarentzat gordetzen zituzten zatirik eskasenak, tripak eta auskalo zer gehiago. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 28. orr.
Angelek txerriak prestatu behar zituen, erreta. Berria - Euskal Herria 2004-03-14
Txerria erretzeko urrutiko mendietatik ekartzen ziren garoz betetako gurdi eta lerakada mardulen usain gozoa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.
Nola urrezko eraztuna txerriaren muturrean, hala da zentzugabeko emakume ederra. Elizen arteko biblia EsZ 11,22
ik beherago 11. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Nola anai Juniperok txerri bati hanka moztu zion, gaixo bati emateko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1047. orr.
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Ganibet mehe batez, txerri baten saiheski multzo batetik hiru bereizi zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.
Urdaiazpiko handiak, txahal eta txerrien atal ederrak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.
Azken asteotan bi txerri lapurtu dizkiotela eta, [...]. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 43. orr.
Bi milaren bat txerri ito ziren. Elizen arteko biblia Mk 5,13
Garondoan azal latza zuen, txerriaren larru gorrizta iduri, eta haren kokots bizar-moztua zur begitsua bezain zimurra zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.
Txerriaren saltxitxa eman zion jateko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 184. orr.
Kutsatutako txerrien gaineko kontrol neurri bereziak orain dela aste batzuk jarri zituzten indarrean, dioxina gehiegi zuten txerriak detektatu ostean. Berria - Gaiak 2006-02-10
Txerrien zelulak, diabetesa sendatzeko itxaropena. Berria - Gaiak 2006-02-21
Urdaitegiko txerri guztiak min horiak jo izan balitu bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.
Baina txerriak dena ona du, ez zuk bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 247. orr.
Txerri goseak ezkurra amets. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 128. orr.
Txerrizainak ere zatoz-zatoz esanaz, baina labana ezkutatuz, erakartzen dik hiltegira beti hator-hatorka tratatu duen txerria. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.
Mendebaldean apoa deitzen bazaio ere txerri arrari. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 67. orr.
Txerri gazte trebatuak suzko uztaietatik zehar iraganarazten zituzten egunetan jaio zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 63. orr.
Txerri beltx polit bat, baserriko txerriak bezalakoxea. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 112. orr.
Ez nolanahiko txerria, txerri serbiarra baizik, txerri konkorduna. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 99. orr.
Dena aprobetxatzen zaion jakiduna izaki txerri maitagarria. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.
Gantzaren poto bat eta txerri ketuaren saihets bat. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 172. orr.
Txerri odolustua ematen nian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 149. orr.
Mendiko txerriaren gantzaren kolesterol gehientsua "mesedegarria" (HDL) da, granjakoarena, berriz, "kaltegarria" (LDL). Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.
Esan zuten baita ere, granjako txerriek buruhausteak eta horrelakoak izaten dituztela. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 95. orr.
Txerri garbitu berria lokatzetara. Elizen arteko biblia 2 P 2,22
Orain, Omega 3a duten txerri transgenikoak sortu dituzte. Berria - Gaiak 2006-03-28
Azalera txiki-txikian hazitako txerri masifikatuak bihotzeko infartua nozi dezake noiznahi. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.
Bazebilen han txerri-talde on bat mendian uxarrean. Elizen arteko biblia Lk 8,32
Txinako txerri etxalde batean. Berria - Gaiak 2004-08-24
Ez zekien zer izan zen, edo whiski txarra, sotoko gauak, txerri-sukarra, ahoko bridak, [...]. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 317. orr.
Txerri-aska guztiz zatar eta zikin batean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 356. orr.
Patatak, mendetan txerri-jangai izan ondoren, ogiaren tokia bete du leku zenbaitetan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.
Biharamunean prestatu beharreko urdaiazpikoak eta txerri okela gazituzko zerrendak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.
Quenu txerri gibelak xehatzen ari zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.
Masail guriko kupido txiki batzuk ageri ziren jolasean, animali buruak, txerri saiheskiak, saltxitxoi girlandak inguruan zituztela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.
Haragi errea, oilasko errea, txerri-txuletak eta arkume-txuletak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 113. orr.
Txerri xerra ogitan pasatua erosten zigun. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.
Lekak txerri-azalez gozatuak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 144. orr.
-Ez didazu jarriko txerri burua pistatxoekin? Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.
L?onek aurpegia muzindu zuen, odolkiarentzat txerri hesteak prestatzen zituen bitartean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.
Bi gurpileko gurdi txiki luze batzuen aurrean gelditu zen; olana biribil batez estaliak zeuden, eta txerri erdiak zeramatzaten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.
Txerri-gorotz pixka bat. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.
Urdaiazpikoak atontzen zituen eta txerri gantza urtzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.
Han itxura aldatu zuen eta txerri-ilezko eskuilen saltzailea zela esan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.
Bere lehengusu Kornelio txerri-tratanteari lagundu zion boladatxoa kenduta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.
Kontatu egin behar, zuek bizi zareten kalean, garai batean txerri-azoka antolatzen zela. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 158. orr.
Diabetesa eta txerri organoak. Berria - Gaiak 2006-02-28
Inongo aiatolaren agindu beharrik gabe, txerri ehiztariek tiro batzuk bota zituzten atzo. Berria - Ekonomia 2004-05-19
Emadazu libra bat txerri gantz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.
Bera-bera eginda dagoen kilo bat txerri-gantza. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 31. orr.
Auguste patiora joan zen lehenbizi, bi pitxer txerri odol ekartzera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 128. orr.
Garai batean txerri bodetan gizonek parte hartzen zuten eta umea gizontzen zenaren seinale, pesta jakin honetan ematen zen. ik txarriboda. Berria - Kultura 2004-11-06
? Esklabo eginak egon behar al dugu ba beti, patata landatzen edo txerri zaintzen? Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.
Gero, txerri gantz ontzia eta okela errearen koipearena ondo lerrokatu zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.
Txerri gantz potea edo barraskilo kaxa ekartzeko eskatzen zion mutilari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.
Ez naizela batere aldatu pentsatuko du Zöek, arrazoi osoz, apartamentu itxurosoagoa izan arren betiko txerri nazkagarria naizela. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 40. orr.
"Noski, orain ez da aurpegia ematera ausartuko txerri hori", pentsatu du Sofiak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 110. orr.
Ederki gizendu haiz, txerri alaena. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 42. orr.
Auskalo ze txerri bargastarekin ote dagoen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 177. orr.
Presoak, egia esan, oso modu txerrian zeuden ontzien bodegetan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 232. orr.
-Asko poztuko nintzateke niretzat txerri-hanka bat ekartzerik izango bazenu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1047. orr.
Txerri-hankak (bezperatik ardotan beratuak), zapal-zapal eginik. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 229. orr.
Strasbourgeko mingain bilduak, gorriak eta dirdirka, odoletan, saltxitxa zurbilen eta txerri hanken alboan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.
Zer zela eta, ordea, nahitaez, txerri-hanka dilistekin, eta gazta xehetua makarroiei? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.
Jakina, hesteek, saltxitxek, andoilek, txerri hanka ogi-arrautzeztatuek fintasun handiko grisak ematen zizkidatean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 288. orr.
Larunbat goizerako, txerri hiltzea antolatua dute. Berria - Kultura 2004-02-20
Baita txerri-hiltzean ere, nahiz eta ez den batere erraza aiztoa sartuta txerria hiltzea, agoniako kurrinka haiek, gorputza bihurka, odol-zipriztinak bazter guztietan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.
Txerrikitarako behar dugulako, behar bezala hiltzen badugu, ba horixe, hil egiten dugu, txerri-hiltzeak dakartzan lantegi guztiak hartzen ditugularik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.
Trinko-trinkoa zen kiratsa; eta epela; txerri-jan egosiarena gogorarazten zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.
Txerrijanik ez da sartzen nire begi-belarrietatik, alferrikakoak ez baitu kausitzen lekurik nire baitan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 15. orr.
Txerri-jana ematen omen zuen gehiago zapero hark. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 98. orr.
Mundua salbatzera datorren Jainko hori puta judutar baten sabelean agertzen da, txerri-korta batean! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 101. orr.
Tapiaren eta Izagirreren apoa ez da txerrikortako ordotsa, putzuetako zapoa baizik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 42. orr.
Horren ondorioz, etxeko eremu komun osoa txerrikorta hutsa bilakatu zen, eta txarrena da horrek ez ziola inori higuinik ematen; ez, behintzat, garbiketari ekiteko adinakorik. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 36. orr.
Txarrikorta honetan dagoen andra bakarra. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 139. orr.
Ez nago inork ikusteko moduan eta nire logelak txerri-korta bat dirudi. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.
Politikaren txerrikortan gora egiteko. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 28. orr.
Haren aurpegi bizar-kendua aurrerantz luzatua zegoen, eta denborarekin txerri muturraren halako antz lauso bat hartu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.
Hautsik gabe, bestalde, halako txerri-mutur itxura deitoragarria hartzen zuen nire sudurrak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.
Txerri-mutur upelen ondoan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 45. orr.
txerri buru (3); txerri burua (4); txerri burua pistatxoekin (3); txerri eginda (3); txerri ehiztariek (4); txerri gantz (8); txerri gantza (4); txerri hanka (5); txerri korta (3); txerri mutur (7); txerri okela (3); txerri talde (4); txerri transgenikoak (5); txerri transgenikoak sortu (3)