Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txerren 1 iz deabrua.

Amildegitik behera amildu zirenak Jesus Guztiz Onak gorputzean sartu zizkienean deabruak hartutakoaren gorputzean zeuden txerrenak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 34. orr.

Bere ohorearen aurka txerrenaren asmazioak erabiltzen zituzten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 319. orr.

2 (izen berezi gisa)

Garibaik Txerreni arima saldu diola zabalduko da, arian-arian, erresuma guztietan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 43. orr.

Ostiraletako azkazal-mozkinekin, gurdien gurpilak egiten aritzen omen da Txerren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.

-Txerrenen kastakoa haiz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 64. orr.

Txerrenek ez zuen eta ez du inor engainatzen, denek nabarmentzen diote arroztasuna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.

Baionako Santi Espiritu zubitik hurbil dagoen leizetik behera hartuko du Txerrenek, berehala ahaztuko zaizkio bai eta ez hitzak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

3 txerren hauspo

Bosgarren bat ere badauka, Kepa Enbeitak bere bertsoari emandako titulua hain zuzen: Txerren-hauspoa.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus