Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txerrama 1 iz umeak izan dituen txerri ama.
Larogeita hamabosteko udan, beroa zela eta hiru ume hilik jaio zituen gure txerramak! Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 92. orr.
Soroetatik ibiltzean, txerramak artadian bezala egiten zuten: zarata eta iskanbila. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 30. orr.
Txerramak begi makartsuak kiñatu zituen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.
Gaileta zatiak poltsikotik atera, banan-banan eman zizkion, gero txerramak eskua lamizkatu zion. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Txapela bekainetaraino sartua, matrailezur agerikoa, txerrama begirada. «Bizia lo», 2003 - 127. orr.