Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txeratsu 1 izond txeraz betea.

Diosal-keinu txeratsu bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

Nire ondoan neukan neska hura, Virginia, ezkontzera zihoan, eta bere jarrera txeratsuak bukaera ematen zion gu bion arteko harreman xeheari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.

Dagoeneko ez zen lehengo sinpatia txeratsu eta lotsati hura, hain gozoa; abere-maitasun bat zen orain.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 303. orr.

Marjolin ez zen joan dendatik; estasiak hartuta gelditu zen andre eder haren aurrean, halako esanekotasun txeratsu batez beterik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 103. orr.

Haren aurpegiak antz handia baitzuen zaldi prestu eta nobleei zerien malenkonia txeratsuarekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.

Gogoko ditu haren iruzkin txeratsu eta animatzaileak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

Autorearengandiko ironia zantzu baten bila aritu naiz, baina gaitzespen txeratsu bat baino ez dut aurkitu.  Berria - Kultura   2004-10-27

Aztoramen txeratsu eta tristez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

-Ez al da egia oso gizon agurgarria eta txeratsua dela?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 49. orr.

Eta oso txeratsua izanagatik hire katua, ez dinat nahi ondoan, horratik, lo nagoenean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 121. orr.

2 (adizlagun gisa) txeraz beterik.

Muchek eskua hartua zion; eta, bere hutsegiteaz konturaturik, txeratsu jokatzen hasi zen berriz, sakelak bizi miatzen zituen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 308. orr.

-Zer moduz zaude, osaba Kamil? -galdegin zion, txeratsu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 293. orr.

Jator, lagunkoi, txeratsu jokatu, ez ziezaiotela antzeman bere haserreari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 179. orr.

Torturatzaileari eskua bizkarrean jartzen diozu txeratsu, eta esaten diozu: [...].  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.

Elkarrekin ikusi gintiztean lehenago bizitzako egoera guztietan, armadan, gizartean ikusten gintuzten bezala, beti elkarrekin adeitsu eta txeratsu.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus