Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txepetx 1 iz Oso tamaina txikiko txoria, potoloa, kolorez arrea, moko-zorrotza eta buztan-zuta (Troglodytes troglodytes).

Txepetxak sasi artean nola babesten diren.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 45. orr.

Arrano bat bezala sentitu nintzen txepetxaren aitzinean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 334. orr.

Musu bat pausatu zuen haren ezpain zurietan, haizeak txepetxa adar txiki ikaratian pausatzen duen bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 162. orr.

Hainbestekoa zen sumatzen genuen zoriona, non leiho eta ate guztiak ireki beharrean aurkitzen baikinen, baita negu gorrienean ere, zorionez itoko ez baginen bertan, arnasarik gabe geratutako txepetxen antzera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 98. orr.

Eskuinean lau etxe, elkarren ondo-ondoan ilaran jarrita txepetxen antzera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 329. orr.

Idoia txepetxaren hegaldia baino ausazkoagoa zela pentsatu nuen, noiznahi ezustean harrapatzen ninduela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.

2 (izenondo gisa) ergela.

Halaxe ibiltzen naiz neu ere, zozoaren antzera, gezurrik txepetxena esan behar dudan bakoitzean, inork gezurretan ez nauela harrapatuko ziurtatzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 121. orr.

-Zertan ari haiz, txepetx halakoa? -esan zidan askatuz; baina gero irribarre herabe bat eskaini zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txepetxa harrapatu dugu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus