Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erlijio doilor eta asmaziozale horren dogma eta misterioen txepelkeriak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.
Hire bizitza ametsa eta txepelkeria besterik ez duk. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.
Amen Elkartea, Elkarte Filantropikoa... [...] aitak horiek guztiak uztera behartu du, eta esan dio pentsioa erabat murriztuko diola, berriz horrelako txepelkerietan erortzen bada. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 107. orr.
Birjintasuna emakume txepelen txepelkeriatzat baitzuen, mojen ikastetxe batean ikasi zuen arren. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 162. orr.
Zeren jendaila txepelak errespetu edo beldur sakratu batekin onesten baitu arrakastaduna eta, txepelkeriaren gaindiduran, zorionez -zorionak emate ustelez- janzten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.
Makina bat txepelkeria egina nintzen joan zeneko urte haietan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 122. orr.
Lagunak txantxetan ari zela uste izan zuen, Geinek, bete-betea ez zenez gero, horrelako txepelkeriak esaten baitzituen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 53. orr.