Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jendeak, kontzientzia hartuta, oilasko, urde, txekor eta gainerakoei eman zaien tratua gaitzetsi eta galaraziko du. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.
Hiri gotortua hondaturik gelditu da, baserri hustuaren pare, basamortua bezain bakar; txekorren larre eta etzaleku bihurtu da. Elizen arteko biblia Is 27,10
Hiltegira daramaten txekorra ematen dut. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 104. orr.
Bakeroen filmetan lakioarekin txekorrak harrapatzen dituztenean bezala. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 29. orr.
Abeltzain gehientsuenek aratxea, txekor emea, dute bizibide. Berria - Harian 2005-08-28
Harategi-gakoekin zintzilik jarritako txekor larrutu bati ezkutuan puska kentzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.
Ehorzketaren bezperan txekor gisatua prestatu genuen zeremoniaren ondoko otordurako. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 14. orr.
Sancta-sanctorumean sartu ohi zen, berekin hartuz txekor baten odola, ikatz piztuekin batean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.
Bere hartan jarraituko dute txekorretarako behiekin. Berria - Ekonomia 2006-03-23
Bestelako hainbat ekitaldi izango dira, Urnietan: sagardo dastatzea; txekor erretzea; [...]. Berria - Kultura 2006-02-03
Horrelakoari serioski azaldu behar izaten zaio itsas zapoa ez dela inondik ere zapo mota bat, eta 'riz-de-veau à la financière' ez dela txekor irribarrea bankeroaren andrearen erara prestatua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 162. orr.
Ikusi dute ikasleek ere, eta Andonik, zer edo zer esate aldera, zera galdetu dio txekor jabearen semeari: [...]. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 188. orr.
Eskolan oraindik lehenengo maila bukatu ez duten txekor errenkada bat. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 135. orr.