Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txekiar 1 izond Txekiakoa, Txekiari dagokiona.

Txileko Neftali Ricardo Reyes-ek mirespenez hartu zion Neruda izena oso maitea zuen Jan Neruda txekiar poetari.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 81. orr.

Gauza bera egin zuen jarraian Martin Povejsil enbaxadore txekiarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Bures txekiar fisiologistak teknika bat garatu zuen 1956an [...] garunaren eremu zehatz batzuk desaktibaturik uzteko ordu batzuetako tartean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 262. orr.

Arrats batez, seiak irian, aleman itzultzailea, txekiar abokatu bat, jiten zauku "Felwebel" batekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.

Karl Kautsky txekiar sozialista "alemanduak" idatzi zuen, adibidez: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.

Bere inguruko juduek helburu bat zuten: jentil bihurtu, ez txekiar jentil, aleman jentil baizik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.

Munduan gehien itzuli den idazle txekiarra.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 7. orr.

Helburua, bada, txekiar zientzialaririk handienetariko bat ohoratzea da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 41. orr.

Txekiar Akademiak mundu guztiko genetista-jendea gonbidatu du elkarretaratze batera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 41. orr.

Txekiar Errepublikan, ostera, Elba ibaiaren maila jaisten hasi zen atzo.  Berria - Mundua   2006-04-05

Fonetikaren aldetik, hitz txekiar bakoitzak azentu dinamikoa eskaintzen du lehenengo silaban.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.

Agindua iritsi zenean, segituan jarri zen zutik, fusil txekiar zaharra eskuan harturik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 17. orr.

Bere burua bota zuen, antza denez, Txekiar Zubitik Moldava ibaira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 267. orr.

Bruselak irizpideak markatu eta Txekiak zorrotzegi bete behar dituela salatu du Paolicekek; «politikak txekiarragoa izan beharko luke».  Berria - Mundua   2004-04-27

2 iz Txekiako herritarra.

Praga baitzitzaion aberri bezain erbeste, bera Pragakoa izanik ez baitzen Pragakoa, ez baitzen ez judu, ez txekiar eta ez aleman.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 255. orr.

Aleman zenbait bazen, Txekiar anitz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.

Pavel Verner txekiarraren amets gaiztoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 258. orr.

Bohemiako txekiarren hizkuntza eta kultura.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 61. orr.

Txekiarrak, egun batez, bekoz beko galdegin zidan "Apez katolikoa zirea?”.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.

Viena familia handi bat zen, Inperioa ere bai, bere hungariar, aleman, moraviar, txekiar, serbiar, kroaziar eta italiarrrekin, eta familia handi horretan guztiek zuten sentsazio sekretu bat, abentura-irrikaren, jaiduren, grinen artean Enperadorea baizik ez zela gauza ordenari eusteko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Oihal-enpresa bateko arduraduna, Tilda Schröder alemaniarrarekin ezkondua, txekiar peto-petoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 11. orr.

Idazle merkea eta manipulatzaile nazkagarria iruditzen zitzaiolako txekiar frantziartua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 45. orr.

Txekiarren ostea biltzen da burdin bidearen gainetik 15 metro gora pasatzen den zubian.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus