Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txekeo 1 iz osasun azterketa.

Osakidetzaren eskutitz bat heldu zitzaidan: txekeo orokorra egitera joan behar nuen hiriko ospitale nagusira.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 17. orr.

Txekeo bat egin beharko huke.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 54. orr.

2 kontrol azterketa.

Lehen ildoa "espainiar ontzietako pasaiari eta eskifaiakoen txekeoa egitea" da; bigarren ildoari buruzko informazioa ezabaturik da; azkenik, hirugarren ildoa "zentzu zabalean Komunisten jardueren ikerketa" egitea da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 215. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus