Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Polizietako bat beste poliziekin haserre, maletak txekeatu gabe sartzen utzi gaituztela eta. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 55. orr.
Alarma jotzen dute, planoak ateratzen dituzte, hodi guztiak txekeatzen dira, zulo guztiak miatzen, burdina guztiak jotzen, zoru guztiak makilkatzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 18. orr.
Gogoan har zitekeen liburu hori balizko espia horiek beren klabeak txekeatzeko erabil zezaketelako hipotesia. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 197. orr.
Txekeatzeko ilaran. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 213. orr.
Txekeatu egin nahi al du zure erantzuna, beste emakume batekin joango dela esaten dizunean. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 100. orr.
Roackaway Parkway-rako noranzkoa txekeatu nuen, badaezpada ere, nasan bertan eskegita zeuden karteletan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 186. orr.
Zer egin ez nekiela gelditu nintzen, automatikoki pultsoa eta bihotza txekeatu nizkion, bizirik zegoen. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 60. orr.