Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halako batean errepublikazaleek Madrilgo txekaren batean [...] Falangeko buruetakoa den Raimundo Fernandez Cuesta preso dutela jakin da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 88. orr.
Txekarik txeka presoen bila dabilen milizianoa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 255. orr.
Bere zereginen artean polizien bulegorik bulego eta txekaz txeka euskotarrak bilatzen eta, ahal delarik, askatzen ibiltzea denez gero, [...]. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 55. orr.
Aukeran txekak nahiago zituela, baina egia entzun gura bazuen, haietako sasi-epaiketak ere ez ziren ba oso fidagarriak. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 13. orr.
Andrei Srubov bertako txekako presidentea da. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 30. orr.
Geroago, Sascka leialarekin gau lanean ari zela, Txekakoek hura hil, Sergiusz berriro harrapatu zuten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 267. orr.