Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txeismo iz hizkuntza-gertakaria, s idazten den hotsa tx idazten den hots bihurtzen baita.
Musugorria izan da euskal usarioan gazte ederra, segaila, sasoikoa; eta alderantziz: musurdina (edo txeismoa tarteko: mutxurdina) sasoia joandakoa, musuzimurtua, zakartua, gaztekolore ederra galdutakoa, alegia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.
Txeismoa inork uste baino ugariago eman da euskaran. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.