Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jada ez dakizue zer txorrada esan, zer mozolokeria idatzi, zer txatxukeria asmatu, zer zentzugabekeria irudikatu gainerakoengandik bereizteko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 36. orr.
-Utziozu, behingoz, txatxukeriak esateari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 137. orr.
Buda zoriontsuen etxea egokia da, bai, egokia, patxadatsuagoa, txatxukeriak eta ezjakintasunak sortutako suminetatik babesten nau. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 17. orr.
Hemen txatxukeriatan hasten dena kanpora joango da eta ez da itzuliko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 123. orr.
Txatxukeriak! -esaten zuen irakasleak-, nik jokaera bakarrik hartzen dut kontuan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.