Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zituen jubilaziorako urte asko faltako agure txatxu hark, baina gustura egingo zion tiro bekoki erdian. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 256. orr.
Ez nuen ulertzen orduan osabak atso txatxu harengan zer xarma debru atxeman ote zuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 120. orr.
Ez zait batere ohoregarria iruditzen Aita Santuak [...] koruan lanean aritu diren emakumeak korutik bidaltzea eta haien ordez mutiko txatxu batzuk jartzea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 289. orr.
Arratsalde guztia alferrik galdu diat neskato txatxu horren arrastoaren atzetik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 108. orr.
Adi-adi zeuden aleman txatxuak, jakin-minez historia nola bukatuko zen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 152. orr.
Nolanahi ere, baserritar txatxutzat joko zuten apirilean egurpiloa ondo hornitu gabe zeukana. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.
Bera komentuan sartu, eta han eduki nahi zutela moja txatxu haiek, hemezortzi urte betetzen zituen arte. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 66. orr.
Kontzientzia den hiltzaile erreinzidente txatxu hori. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.
"Zuk ikusi" esan diok, besterik ez, katedratiko txatxu horrek. «Bizia lo», 2003 - 121. orr.
"Jende xehea!" esango luke Alberdi txatxuak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 68. orr.
Hura, bere onetik aterata, "txatxuak!" esanez hasi zaie, eta pedalei eraginez jarraitu du. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 138. orr.
Charles ekarri nuen gogora, eta ea zein ote zen txotxolotu zuen txatxua, eta ea harekin ni Sheilarekin bezain txotxolotua ote zebilen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 45. orr.
-Txatxua halakoa, zer uste duk hik ba? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 72. orr.
-Zergatik ez diok kasu egiten txakur txatxu horri? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 335. orr.
Bere begi txiki txatxu eta gaizto haiekin. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 94. orr.
Mehatzeari eman zionez geroztik, kirolariendako edari txatxu horiekin baizik ez zenuen harrapatuko Ximurra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.
Makina txatxua zen, makina kaxkarra, pentsatu zuen, pintatu edo sentitzeko gizakiak zeukan aparailua. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 190. orr.
Tailerreko lana gogorra zen; neguan hotza pasatzen genuen, eta udan beroa, uralitazko estalpe txatxu haren azpian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.
-Alferrik zabiltza, honek nahiago izaten du-eta kalesan nire zain egon, liburu txatxuren bat eskuetan duela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 88. orr.
Hark idazki tentel bat baino ez zuen gura bere astekari txatxu baina errentagarrirako. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 192. orr.
Informatikoen ohiko hizkera txatxuan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.
Ez pentsa, hala ere, porno gogorra ikusten genuenik; erotismo txatxua zen gehienetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 100. orr.
Estatu Batuetako Kongresua «salaketa txatxuak» debekatzea aztertzen ari da. Berria - Gaiak 2004-03-11
Duintasun-une txatxu baten erruz, larrutan egin gabe gelditua nintzen izugarri gogoko nuen neska galant batekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.
Gizaki batek egin dezakeen lanik txatxuena, seguru aski, beretzat hilobi bat egitea da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 136. orr.
Madrilen harrapatutako gripe txatxu batengatik. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 20. orr.
Bigarren harresira iristeko zaudenean lanrober bat pasatzen da inoiz egiten ez duen erronda txatxu batean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 18. orr.
Elkarrizketa txatxu hauetatik ez da gauza onik ateratzen, beti bukatzen dugu berdin. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 57. orr.
Zurrumurru txatxu eta pozoitsu hori lehenbailehen gelditzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 109. orr.
Barren-barrenean babo hutsa zen, eta bere alabak erromantizismo txatxu bategatik alferrik galtzen ari zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.
Oiartzuar guztiek zekiten begi-txatxu hark jakin behar zuela zehazki hilobia non zegoen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 30. orr.
A! Jexux Mari: igeltseroa; begi-txatxu hori; lehenago Milarekin ibiltzen zena... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 47. orr.