Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txatxar izond hutsala, ezereza, ezdeusa.

Arriskutsua duk gizaki txatxarra horrela denean aurkari ahaltsuen ezpatakada sumin bizikoen erdian agitzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 212. orr.

Autodun kimikari bat bazina, eta ez gerrakin txatxar bat, asti librean idazle, eta gainera ezkondu berri, ez zinateke hor jardungo azido pirubikoa izerditzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.

Esertoki itxurazkorik ez, baizik eta burdinazko aulki txatxar deseroso eta kirrinkatsuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.

Honekin tortilla txatxar bat egiteko ere ez zaukaagu.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 95. orr.

Venezuelako telenobela txatxar horietako bat ematen zuen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 49. orr.

Holakoxe itxura erkin, txatxar, tautologiko edo arlote pobrea hartu ohi du Egiak; ustez diren eta ez diren gezurrak urratzeko asmatua izan delarik, bera da bihurtzen gezur handiena eta gezur garailea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 261. orr.

Kontu guztia -pentsatu zuen- Pedro Páramo hasierako txatxar izate hartatik goragoko gradura igo zenean hasi zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.

Beltza eztilorea da, hitsa eta kiratsua jareina, beturdina Palasen irudi, haritsua eta zurezkoa gazela, txatxarra eta nanoa ene grazia, gatz-harri purua, handia eta kankailua miragarria eta maiestatez betea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus