Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txatartegi (orobat txatarrategi g.er.) iz txatar biltegia.

Txatarrategiko nagusiak bere biltegian [...] sutegi zaharren puskak saltzen zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.

Baita eskultura guztiak ere: figuratiboak, abstraktuak, zinetikoak [...] artista ezagun nahiz ezezagunenak, denak erauzi zituen garabi erraldoi batek, eta txatartegira bota zituzten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.

Txatarraren inguruan ikusten baldin bagintuzten uste behar izaten zuten kobre hariaren atzetik genbiltzala -ongi ordaintzen zen kiloa txatartegietan-.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 149. orr.

Tokian tokiko txatartegietara metalezko piezen bila, tanke blindatuak babesteko.  Berria - Mundua   2004-12-09

Marga eta bion oroitzapen kutun zaharretako sagastia, Marga eta bion Gustiz Ederra, txatartegi bihurtuta aurkitu nuen: auto eta kamioi zaharren hilerri handi bat.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 153. orr.

Gasolindegiak, auto-saltokiak beren banderaño eta zurezko hesiturekin, auto porrokatuz metatu txatartegiak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 263. orr.

Txatartegi batetik bi auto zaharren motorrak ere ekarri zizkidan aitak, aska eta osa nitzan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

Pablo Picassok, lanerako erabiltzen zuen txatartegiko horman egindako zulo batetik zelatatzen zuen Dora Maar.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.

Utzi ere, negozioari atxikitako auto-hilerria utzi zion, milaka auto kraskatu eta guztiz hondatuak biltzen zituen txatartegia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txatarrategiko nagusiak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus