Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Bereiz itzazue zati txipiagoak zuentzat, pezeta egiten dik kiloak txatarrerian. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.
Zuluetak esan zidak, Altunaren txatarrerian linternarekin ikusi dituztela zibilak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 118. orr.
Aluminio pieza ttikiak bilatu eta lapurtu ondoren badia inguruan merkezurrean ziharduten txatarreriatara saltzen zituztelako. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 40. orr.
Altuna, txatarreriako nagusia. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 40. orr.
Txatarra artean sarraila bat irekitzen duzu eta hutsetik hutsera eta orubetik orubera egiten duzu jauzi, txatarreriatik zuhaitz artera. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 92. orr.
· irud/hed Bere begi berde horiekin, bere txima luzeekin eta belarrietatik dilindan daraman txatarreria guztiarekin. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 76. orr.