Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txatar (orobat txatarra) 1 iz metalen hondakina.

Burdina txatar bihurtzen deneko zalaparta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 25. orr.

Bide erdian, txatar bailiran / Miss Charlotten hondakinak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 147. orr.

Txatarra, herdoila eta kraka dira nagusi.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 17. orr.

Txatarra deskargatzen dugunean ez diat inguru eder hau ikusteko astirik edukitzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 185. orr.

Aita buru izaten zen txatarra biltzeko igandeetako kanpainetan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 17. orr.

Maiz inguru haietan ibiltzen zela, txatarra eta zaborra biltzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 165. orr.

Ahal dugun txatarra gehiena botatzen dugula moilaren gainera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.

Derrigorrez jakin behar zuen noizkoa zen Pasaiako portuan txatarra artean agertutako gorpu bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 55. orr.

Enbaxadaren arabera, txatarrarekin batera eramaten dituzte armak.  Berria - Mundua   2004-10-27

Chavezek Venezuela suntsitu besterik ez du egin, nazioa desegiten ari da, besterik ez, txatarretarako auto bat bezala.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 99. orr.

Garoñako txatarra erradioaktiboa atzeman dute Sestaon.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Aspaldi proposatu zen, ontzi zaharrak desegin eta txatarrera bideratu ordez, labar horietan bertan hondoratzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 26. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txatar hotsa atera zuen ganibetak kobrezko pazian erori zenean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 128. orr.

Sestaotik abiatu eta Barakaldoraino, txatar-metak, hodi okertuak eta burdinaren herdoila besterik ez da bazterretan ageri.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.

Gustuko zuen hango paisajea, kapusaidun txandala jantzi eta erdi eroritako pabilioi eta txatarra meta ikaragarrien artean ibiltzea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

Txatar biltegi bat ematen zuen gure etxeak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 17. orr.

Klops, bederatzi haur, aita tximinia-garbitzaile, txatarra biltzailea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 258. orr.

Ni txatarra tratante bat besterik ez naiz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 164. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Wilster Avonmouth-etik burdina-txatarrarekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 56. orr.

4 irud/hed

Hori dun katxarroa, hori!; zenbat kendu dinate txatar pilo horrengatik?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 12. orr.

Dirua, diru handia -ez naiz patrikako txatarraz ari-, urre, zilar, txanpon eta are paper izateari utzi eta bere izana numero hutsetan banatzen duen diru elektroniko edo platoniko soila egin denetik, ez da ikusten, ez dago ikusterik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

-Txatarra hutsa dituk bouetako kanoiak!  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txatarra artean (4); txatarra guztia (3); txatarra meta (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus