Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txatal 1 iz zati txikia, zatia.

Paretaren zurian lapitzez eginiko esaldiak ageri dira han-hemen, eta aldizkarietatik harturiko txatal batzuk txintxetaz josiak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 45. orr.

Kartera hanpatu bat zabaldu du, tolesdurek lautan ebakitako prentsako txatala erakusten dit.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 209. orr.

Egunkari bateko txatalak ebakitzen hasi zen guraizeekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 168. orr.

Amorruz kentzen genituen kofradiako zutabean ageri ziren txatal haiek, euskal patroiak esku hartu behar zuela justizia sozialean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 51. orr.

Beste txatal batean deszifratu daiteke "arazlea" hitza, letra zuriz egina, tanta gorriak darizkiela, odol tantak agian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

Sorkuntza kolektibo horretan ere, norbaitek txatal solteak josi behar zituela konturatu eta idazten hasi nintzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 421. orr.

Patrikatik elgorriaga txokolatea atera zuen eta, oso kontent, txatal bana eman zigun.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 62. orr.

Irakurleak tentazioa izan lezake pentsatzeko zoriontasun unibertsala zela nagusi Brooklyngo gure txatal txiki hartan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.

1815. urtean Europako estatuen ordezkariak Vienan elkartu ziren, eta Napoleonen inperioaren txatalak banatu zituzten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 65. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mariok bere lehen kartzela egunaren oroimenari kendutako txatal sorta da.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 39. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Argazkia zapata kaxa baten hondoan dago, egunkari txatal eta ginkgo hostoen artean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.

Egunkari txatalari buelta eman eta bestaldean zerbait are interesgarriagoa topatzen duzu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 24. orr.

Garai guztietako santuek utzitako idazki-txatal askorekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 100. orr.

Paper txatal bat eman dit zenbakia apuntatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.

Nekazaritzarako Lurren Sailetik dirulaguntza bat eman diote aurten, norbaiti hektarea bat eta niri beste lur-txatal bat erosteko beste.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 103. orr.

Gero, bi kortxo txatal, batetik, eta dozena bat iskilinba bestetik, kaiolatxo borobilak eraiki.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.

Koloretako oihal txatal bat abar batean loturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

Oharkabean entzundako elkarrizketa-txatalak dira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 65. orr.

Une berean nekez aditzen nituen berba-txatalak heldu zitzaizkidan belarrietaraino.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 190. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Aire-molekulak, ur-lurrin txataltxoak, hodeietako eta lainoetako ur-xorta ttikiak eta beste hauts-motta ttipi-ttipiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.

5 Biblia eta beste liburu batzuen kapituluak banatzen diren zati laburretako bakoitza.

Hasiera liburuaren 1. Kapituluko 27. txatala.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.

Ebanjelioko txatal erabilienetako batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 296. orr.

Biblia txatala bukatzen duen txantre baten doinuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.

Dante Alighieri, Jainkotiar Komedia, Infernua, XV. kapitulua, 65. eta 66. txatalak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 284. orr.

Oteizak dioela gogo hitzaren jatorria "gu-gu" izan daitekeela; Quousque Tandem, 41. txatalean.     «Kuskue tanden», 2004 - 72. orr.

Bestetik, argumentua, kapitulutan baino gehiago, txataletan eman du, esaldi laburrak dira nagusi.  Berria - Kultura   2006-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egunkari txatal (3); paper txatal (3)

egunkari txatalak (4); txatalak ebakitzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus