Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txasis (orobat txasi eta xasis) 1 iz ibilgailuean-eta, motorrari eta karrozeriari eusten dion egitura zurruna.

Indarra, txasia eta karrozeria ezberdinak dira.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 12. orr.

Motorra da R24aren berrikuntza nagusia, indartsuagoa; baina ez bakarra, txasisa ere hobea baita.  Berria - Kirola   2004-02-18

Motor mugikorra, berriz, darabilen ibilgailuaren txasis edo egiturari atxikitzen zaio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Focusak aerodinamika, txasisa eta motorra berritu ditu, eta ez du emaitza txarra jaso.  Berria - Kirola   2004-04-16

2 (hitz elkartuetan)

Monzan motorrek zeresan handia dutenez, auto baten eta bestearen artean dauden txasi diferentziak bigarren mailan geratzen dira.  Berria - Kirola   2004-09-12

· Zeharo lagunarteko zituzten, hiri-bazterreko auto puskatuen biltegietan lardaskan dabiltzan ume bihurriek auto-txasisak bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

Lurreratze-tren bat, bi pneumatiko-parez osatua, hodi-txasisean esekiduraz hornitua eta bere metal distiratsua ongi koipeztatua daukana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 298. orr.

3 irud/hed

Motorra eta txasisa ongi dauzkat, baina bi belaunak hazi egiten zaizkit.  Berria - Kirola   2004-04-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus