Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txartze iz txar edo txarrago bihurtzea.
-Zalapartari daude; eta horrek eguraldiaren txartzea iragartzen duela pentsatzen dugu Bizkaian. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 68. orr.
Zainketa berezien unitatean zegoen botika baten albo-ondorio bakan horietako batzuek eraginiko osasun txartzearen ostean. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.
Produkzio sailekoek azken hilabeteetako baldintzen txartzea salatu dute. Berria - Ekonomia 2004-07-24