Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txarto 1 adlag gaizki. ik txarki.

Hasieran txarto ulertu diodala pentsatu dut, baina ez, Israelera joan nahi du.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 158. orr.

Ez haiz txarto bizi.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.

Nik gauza bi egin nituen txarto.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 133. orr.

Ez legoke txarto gaua berarekin amaitzea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.

Azkenean erabaki zuten ez legokeela txarto Nozdriovi beste galdeketa bat egitea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 300. orr.

Txarto portatu naiz, egia da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 88. orr.

Zein txarto hezi zaituzten!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

Txarto aparkaturiko bi edo hiru autok bidean aurrera egitea eragozten digute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 41. orr.

Ondo nahiz txarto, hortxe geratu dira mutil gaixoak, hotzari aurre egiteko zigarroari eta botilari zupaka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 103. orr.

Nerbioetatik txarto, klinika batean izan da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 30. orr.

Athleticek txarto jokatu du.  Berria - Kirola   2006-01-21

Dolu nazionala dekretatu zenuen, txarto oroitzen ez banaiz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 47. orr.

Baserritarrak badaki gauzak txarto eginez gero piperrik ere ez duela salduko.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Asmatu ez eta gauzak txarto doazen talde guztiei gertatzen zaiena gertatu zaio.  Berria - Kirola   2006-01-12

Euro bi kobratzea, esaterako, ez dut txarto ikusten.  Berria - Kultura   2004-12-05

Ez txarto hartu, baina giro honetan halakoak sortzea ez da harritzekoa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 113. orr.

Jansonek geldiro pasatu zuen hatza sudur hezearen azpitik eta lepoko txarto lotua zuzendu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 42. orr.

Esan ohi denez: txarto ebakia baina ondo josia!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 159. orr.

Lasai demonio jarri zen, ahopeka kantatuz, ez txarto gainera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 178. orr.

2 (adizlagun edo kidekoen)

Oso txarto lo egin zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.

Txarto oso.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 138. orr.

Jokoa oso-oso txarto azaltzen ari zelako inpresioa zuenez, gauzak astiroago azaltzea erabaki zuen Mercedesek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 55. orr.

Ikaragarri txarto sentitzen zara, ezta ba?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 184. orr.

Izugarri txarto kantatzen zuen, eta tonutik ateratzen zen are iraultza-abestietan ere.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 71. orr.

Mutiko gizagaixoa, negargarria da zu hain txarto ikustea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 127. orr.

-Ez zaizu batere txarto irten.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 125. orr.

-Berrogei milioi... ez legoke batere txarto.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Ardoa ez zegoen batere txarto, ez jauna, ez zegoen batere txarto.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.

3 txarto-ulertu iz gaizki-ulertua.

Aurreneko txarto-ulertua goizean gertatu zen, bideko iturri batetik ura hartzerakoan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 24. orr.

Bigarren txarto-ulertua larriagoa izan zen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 24. orr.

Zaindua izateko besteon eskubidea zalantzan jartzen ez dugulako, pertsonen arteko laguntza gutxietsi ez eta gizon gehienen jokabidea zaintzarekiko eredu gisa nahi ez dugulako... txarto ulertuak izateko beldurrez, azken finean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

4 txarto-ulertze iz

-Uste dut txarto ulertze bat izan duzula hilotzen inguruan, eta...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus