Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haietako bakoitzak txarteltxo bat zuen letra txiki-txikiaz idatzitako izen batekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 158. orr.
Txarteltxoak egin bere helbidearekin eta telefonoarekin, eta auzoko postontzi guztietan banatu ditu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.
Futbol-apustuen txarteltxoak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.
Ez zen publizitate-orri handia, txarteltxo xoil bat baizik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.
Abiapuntuko aireportuan ekipajeari jarri zioten txarteltxo identifikagarria askatu, eta gorde egin du. Berria - Kultura 2006-02-12
Liburuak bulegotik ateratzerakoan bete ohi genuen txarteltxoa sinatu ondoren, [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 201. orr.
Gustatuko litzaioke paparrean txarteltxo bat eramatea, esanez Tonyren arreba zela. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 274. orr.
Bi aste geroago, Qeensberryk txarteltxo bat utzi zuen Albermale Club-en "Oscar Wilde sondomitarentzat", horrela, akats eta guzti. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 12. orr.
Auzoko ileapaindegiko propaganda txarteltxoari puska bat kendu eta hoditxo bat egin dut biribilduz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.