Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geltokiko harrera gelako txarteldegian bazen jende multzoa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 256. orr.
Txarteldegiko ilaran bikote bat eta lau magrebiar, aldean poltsa handi bana. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 261. orr.
-Laguntzarik behar? -txarteldegian bere aurretik igarotako biki ilegorrietako bat zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 88. orr.
[Renfeko] makinari, ikuskatzaile eta txarteldegietako langileen kolektiboak lanuzte partzialen deialdiak «ezeztatzen eta isiltzen» ari dela salatu dute sindikatuek. Berria - Ekonomia 2004-08-14
Azken laurdenetako eta finalaurreko saioetako sarrerak tokian tokiko txarteldegietan jarriko dira salgai. Berria - Harian 2005-09-13
Sarrerak Arriagako txarteldegian jaso daitezke, bi euroko prezio sinbolikoan, Bilbao Musikako iturriek jakinarazi dutenez. Berria - Kultura 2004-01-18
Salneurriak hiru dira, 26, 38 eta 80 eurokoak, baina gaur txarteldegian egongo direnak, guztiak, 80koak izango dira. Berria - Kirola 2004-03-05
Gaur, Ipuruako 2 zenbakidun txarteldegian, geratzen diren azkeneko sarrerak salduko dira. Berria - Kirola 2004-01-03