Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez ziren bi gizon itzaltsuak, postaria baizik, gutun bat eta txartel bat zekartzana. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 127. orr.
Zaintzailea igo zen, txartela zulatu, eta kalera atera zen berriro. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 76. orr.
Txartelaren ifrentzuari so egin nion: azken ikuskaketaren data zekarren, 1944ko urtarrilaren 4ª. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.
Txartelei data jartzeko makina. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.
Atearen kanpoaldean, maratilatik esekia, txartel hau zegoen: DO NOT DISTURB - BITTE NICHT STÖREN - NO MOLESTEN POR FAVOR. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 310. orr.
Argazki dendako ateari giltza eman eta "itxita" txartela bistan jarri zuen Justo Badiolak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 19. orr.
Anjel Maiza naiz -txartel bat luzatu zion-, detektibe pribatua. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.
Emakumeak txartel bat luzatu zidan: "Elena Duvrescu" jartzen zuen bertan, eta azpian, eskuinaldean, sakelako baten zenbakia. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 169. orr.
Saskia paketeak biltzeko paper marroi zabal batez estalita zegoen, eta txartel bat zuen erantsita. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 161. orr.
Jarri egik txartel bat paparrean "ni naiz bila ari zareten hori! dioena. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 242. orr.
Txartelak saltzeko leihatila itxiko kristalari erantsita, txartelak trenean saltzen zituztela gaztigatzen zuen oharra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.
Txartel-ikuskatzaileak esan zion bigarren klaseko txartela zela hura. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.
Bankuko txartelak erabiliz. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 92. orr.
Eskudiruak koadratzen du, balantzeak koadratzen du, eta txartelek ere bai. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 51. orr.
Txartelarekin ordaintzen dut, ez daukat diru espainiar gehiegirik. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 21. orr.
Hagridek [...] Harryri eman zizkion billeteak txartelak erosteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 64. orr.
Operarako txartelak erosiko ditut eta gau soineko beltzez jantziko naiz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 52. orr.
Produktu bakoitzaren ondoan, txartel handi bat gomendaturiko adin tartearekin, salneurriarekin (pezetatan eta eurotan) eta niretzat esanahi erabat iluneko sinboloekin. Txartel horia, futbolean bezala. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 77. orr.
Paper eta arrazionamendu txartel faltsuak marrazteko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 103. orr.
-Eta segurtasun sozialaren txartel berdea? Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 37. orr.
Billete bat makina banatzaile batean sartu eta txartel magnetiko bat jaso nuen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.
Txartel berriek betiko banda magnetikoa izango dute, baina baita txipa ere. Berria - Harian 2005-03-03
Parisen, Eiffel dorrea Europako kolorez jantzi, eta metroko txartel bereziak inprimatu zituzten. Berria - Mundua 2006-05-10
Abra akuarioa, Zubi Esekia eta Itsas Museoa bisitatzeko txartel bateratua sortu dute. Berria - Kultura 2004-08-28
Habanara iritsi ginenean Kuban oso maiz ikusten diren txartel argibide-emaile horietako bat ikusi nuen bidegurutze batean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 286. orr.
Itxura gotorreko ateari iltzatutako txartel metalezkoak honela zioen: Anjel Urtxipia. Bere opari eta urtebetetzeko txartel guztiak bildu eta oholaren azpian gorde zituen eskolako lanarekin batera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.
Keinu bizkor batez sartu zuen patrikan, ezkutuko txartel emateetara ohituta zegoen esku batez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.
-Zer nahiago duzu: hamar saiotarako txartel bat, ala urtekoa? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 34. orr.
Kartulinazko txartel-bilgo bat atera zuen. Hiruzpalau geltoki huts igaro zituzten eta txartel-ikuskatzailea sartu zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 173. orr.
Emakume betaurrekodun bat eta txartel-zulatzailea igo ziren nirekin batera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 126. orr.
Zergatik esan zidan txartel-saltzaileak [...] bidaia on bat izan nezala, ez baninduen ezagutzen? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 33. orr.
Indar ezkutu eta misteriotsu batez igoarazten du txartel-leihatila bateko edo besteko sarreraren prezioa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 334. orr.
Metrora sartzeko txartel-langan trabatuta geratu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 65. orr.
Behin posta-txartel bat bidali zidaten Barranquillatik, baina ez zegoen idazkera ulertzerik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 228. orr.
Azken urtean Milanera bitan joan zela adierazten zuten bi tren-txartel. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 215. orr.
Alde egiten duela ziurtatzeko, autobus-txartel bat erosi zionat. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 194. orr.
Donostian izan nindunan eta bi hegazkin txartel zeuzkanat. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 214. orr.
Hainbat denboran karteran eramandako aurkezpen-txartel hura etorri zitzaion burura Lázló-ri. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 29. orr.
Sendagileak bisita txartel bat jarri zion eskuetan, eta esan zion: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 318. orr.
12 urte luzez, 1922tik 1934ra, nota-txartel denak Arantzazutik, bertako datu meteorologikoekin bidaliak dira. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 50. orr.
Nortasun txartel berriak eman behar dizkiete holandar guztiei. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 279. orr.
Hilversum-eko udalak identifikazio txartel berriak banatu behar ditu biztanleen artean janari errazionamendurako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 190. orr.
Errazionamendu txartelak ere ezkutuan erosten ditugu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.
Artxibategitik, Melanie Isaacs-en matrikulazio-txartela ateratzen du eta haren datu pertsonalak kopiatzen ditu. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 27. orr.
Milaka kreditu txartel bikoiztu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kutxazainetan. Berria - Harian 2005-03-03
Amak belarritakoak eta bi loteria-txartel gorde dituen kutxatilako giltza duk. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 115. orr.
Gauza ziurra da behea jo zuela ondarez, Herri Ogasuneko diru-txartelen "kupoia ebakitzen ez zuelako". Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.
Propaganda eta boto-txartelak bidali zituzten etxe guztietara. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 51. orr.
Patroi batzuek, lukurreriak jota, gero eta diru gehiago eskatzen zuten bidaia-txartelagatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 340. orr.
Hotelera, zezenetara joateko sarrera-txartelen bila baino ez zen joan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 295. orr.
Urte-bukaera hartan ere moja batek bidalitako urteroko zorion-txartela jaso zuen Adak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 131. orr.
Irakurle-txartela atera zuen, eta argazkiari begiratu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.
Lortu dutena da gazte egina dela dakien gazte bakoitzaren patrikan Gazte-txartel bana sartzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.
Asko etortzen naiz eta VIP txartel bat egin didate. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.
Ekainetik aurrera europarrek Europako Osasun Txartela eskuratu ahal izango dute. Berria - Gaiak 2004-03-05
On egin zidan eritasunari txartel bat jarri ahal izateak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.
Ginny Weasley, lotsaz gorri-gorri eginda, berak egindako txartel batekin joan zitzaion, "azkar sendatzea opa dizut" zioena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 151. orr.
Tenore berean ematen dio nire txartel bat, ez ordea nik izkiriatua, nire arau zuhurrari jarraiki. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.
Txartel bat idatziko dizut. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 382. orr.
Adio; entseia zaitez txartel hau irakurtzera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 207. orr.
Txartel zorrotz horri sentimenduzko karta luze batez ihardetsi diot. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 450. orr.
Posta-txartel bat, non kostaldeko paisaia bat ageri baitzen: arrantzale batzuk nasan, ilunabarreko zeru gorri ilun baten argia atzetik zutela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 37. orr.
Oso gutxitan idatzi zigun atzerrian izan zen bitartean, eta gehienetan posta-txartelak baizik ez. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 91. orr.
Aitak Portobelotik bidali zion posta-txartel hura ezin egokiagoa da horretarako: hondartza zabal bat jenderik gabe, itsaso urdina, palmondoak eta, hondartzan, piraten erasoetatik babesteko kanoiak. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 168. orr.
Behin posta-txartel bat bidali zidaten Barranquillatik, baina ez zegoen idazkera ulertzerik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 228. orr.
Turismo prospektuak, hiri planoak, posta-txartelak, bisitarako gida-liburuxkak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 58. orr.
aurkezpen txartel (4); bigarren txartel horia (13); bisita txartel (5); bosgarren txartel horia (17); bost txartel hori (4); boto txartel (9); euskadiko kutxako txartel (4); finalerako txartel (5); hegazkin txartel (6); kreditu txartel (5); posta txartel (9); tren txartel (5)
txartel bakar (5); txartel bakarra (7); txartel bana (4); txartel bat eman (6); txartel bat erosi (6); txartel bat jarri (4); txartel berdea (4); txartel berria (7); txartel berriak (8); txartel gorri (16); txartel gorri zuzena (5); txartel gorria (85); txartel gorria atera (20); txartel gorria erakutsi (5); txartel gorria ikusi (16); txartel gorriak (8); txartel guztiak (13); txartel hori (53); txartel hori bana (4); txartel hori bat (9); txartel horia (65); txartel horia atera (9); txartel horia ikusi (13); txartel horia kendu (8); txartel horiak (111); txartel pilaketaren (9); txartel pilaketaren ondorioz (9); txartel saldu (9); txartel urdina (4)
aritzeko txartela (30); atenaserako txartela (15); aurkezpen txartela (5); azken txartela (12); banku txartela (5); bere txartela (6); bidaia txartela (12); bigarren txartela (11); bisita txartela (8); boto txartela (6)
egiteko txartela (5); egoteko txartela (8); europan aritzeko txartela (5); europan jokatzeko txartela (5); europarako txartela (32); europarako txartela ematen (6); faserako txartela (6); final laurdenetarako txartela (21); finala jokatzeko txartela (8); finalean aritzeko txartela (6); finalerako lehen txartela (6); finalerako txartela (150); finalerako txartela dute (7); finalerako txartela izango (4); finalerako txartela lortu (30); finalerako txartela lortuko (4); finalerako txartela lortzeko (6); finalerdiak jokatzeko txartela (4); finalerdietako txartela (5); finalerdietarako txartela (74); finalerdietarako txartela lortu (14); finalerdietarako txartela ziurtatu (5); finalerdirako txartela (6); hegazkin txartela (7); hurrengo kanporaketarako txartela (4)
identifikazio txartela (4); igotzeko txartela (5); jokatzeko txartela (69); jokatzeko txartela ematen (7); jokatzeko txartela eskuratu (6); jokatzeko txartela lortu (7); jokoetarako txartela (5); kanporaketa jokatzeko txartela (4); kanporaketak jokatzeko txartela (6); kanporaketarako txartela (6); kopa jokatzeko txartela (5); kopan aritzeko txartela (4); koparako txartela (10); kreditu txartela (13); kreditu txartela erakusten (4); lauko finalerako txartela (8); laurdenak jokatzeko txartela (5); lehen mailarako txartela (10); lehen txartela (14); lehiatzeko txartela (7); liga jokatzeko txartela (6); ligarako txartela (28); ligarako txartela ematen (7); ligaxkarako txartela (7); lortu zuen txartela (6); lortu zuten txartela (4); lortuko dute txartela (4); mailarako txartela (10); munduko txapelketarako txartela (4); nire txartela (4)
olinpiar jokoetarako txartela (5); osasun txartela (7); sarrera txartela (4); sartzeko txartela (14); segurtasun txartela (4); torneoko finalerako txartela (6); torneoko finalerdietarako txartela (4); tren txartela (5); txapeldunen ligarako txartela (24); txapelketa jokatzeko txartela (4); txapelketako finalerako txartela (5); txapelketarako txartela (10); txapelketarako txartela lortu (5)
txartela atera (18); txartela atera zuen (5); txartela bere (4); txartela bereganatu (5); txartela dago jokoan (4); txartela dute jokoan (13)
txartela eman (9); txartela ematen (34); txartela ematen duen (11); txartela ematen duten (14); txartela erabili (5); txartela erakusten (5); txartela erakutsi (6); txartela erosi (9); txartela erosteko (5); txartela eskatu (5); txartela eskuan (12); txartela eskuan zuela (4); txartela eskura (7); txartela eskuratu (29); txartela eskuratu zuen (7); txartela eskuratuko (6); txartela eskuratzea (5); txartela eskuratzeko (17); txartela eskuratzeko lehian (5); txartela galdu (5); txartela hartu (9); txartela hartu zuen (4)
txartela ikusi (5); txartela irabazi (8); txartela izango (15); txartela izango dute (10); txartela jokoan (10); txartela kendu (7); txartela lor (4); txartela lortu (96); txartela lortu du (15); txartela lortu dute (9); txartela lortu nahi (7); txartela lortu zuen (21); txartela lortu zuten (23); txartela lortuko (21); txartela lortuko du (8); txartela lortuko dute (8); txartela lortzea (7); txartela lortzeko (33); txartela lortzen (7); txartela ordaindu (9); txartela patrikan (10); txartela poltsikoratu (4); txartela ziurtatu (13); txartela ziurtatu zuen (6); txartela ziurtatuko (5); txartela ziurtatzen (5)
uefako txartela (4); uefarako txartela (16); visa txartela (8)
boto txartelak (7); finalerako txartelak (5); hegazkin txartelak (8); kreditu txartelak (6); posta txartelak (8); sartzeko txartelak (6); tren txartelak (5)
txartelak banatzen (6); txartelak erakutsi (4); txartelak eros (4); txartelak erosi (7); txartelak erosteko (10); txartelak erosten (5); txartelak har (4); txartelak jadanik salgai (4); txartelak salgai (24); txartelak salgai dira (9); txartelak saltzen (4)
zozketako txartelak (4); zozketaren txartelak (5)
kreditu txartelarekin (7); txartelarekin ordaindu (5)
finalerako txartelaren (4); kreditu txartelaren (4); txartelaren bila (12); txartelaren zenbakia (4)
kreditu txartelen (10); txartelen bila (5); txartelen ondorioz zigortua (5); txartelen prezioa (4); txartelen salmenta (5)
txartelik gabe (7)