Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Toldopean, hiru gazte mahai baten bueltan, zerbeza txarrotik edalontzietara ateratzen. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 83. orr.
Sukaldera lehiatu zen ur beroa jartzeko txarro batekin. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 62. orr.
Hegoaldera ematen zuen [gela] bat egokitu zitzaigun, eta bertan bi oharka eta komoda bat, bere palangana eta txarroarekin, zilarrezkoak biak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.
Logeletara sartuz, hemen pitxerra eta antoisina irentsiz, hor dalia gorri-horien txarroa, han komodaren ertz zorrotzak eta gorputz sendoa. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 125. orr.
Pitxerdiko txarro ilunetatik ari ziren laurak edaten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.
Baita buztinezko txarro bat eta beirazko ontzi bat ere, mahai gainean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 120. orr.
Hainbat txarro apaingarri, etxean eskuz landutakoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.
Txarro bat ur eskaintzera kupitu zen, eta, freskatuagoa izateagatik putzu barrenetik aterata ekarri zion. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 55. orr.
Nire ondoan, txarro bat kafe. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 75. orr.
Cardinalek txarro bat ardo eta edontzi batzuk ipini zituen mahai gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.
Ea, hoa Yaughan-enera eta ekardak txarro bat pattar. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 194. orr.
Diogenes Laerziok irakasten digu Aristotelesek olio beroz beteriko larruzko poltsa bat eramaten zuela urdailaren gainean, eta, hil ondoren, lurrezko txarro pila aurkitu zutela haren etxean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 18. orr.
Edari sendoago bat hartu nahi nuen galdetu zidan mahai gaineko ur txarroari begira. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 230. orr.
Ingalaterratik ekarri zuen garagardo txarroaren eta aitaren mus txapelketetako oroigarrien atzean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 53. orr.
Bat-batean kortan zeuden zahagiez oroiturik, olio txarroa hartu, eta hara inguratu zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 107. orr.
Garbitzen eta irakiten zituztenean aurreko udako kontserba-txarroak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 169. orr.
Irribarre ere egiten zuten -eskua jele-txarroan harrapatutako umea bezala-. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 206. orr.
Esku-txarroak askotariko moduz zulaturik zeuden eta jariatzean mira sortzen zutèn ur koloreztatuz beterik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.