Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txarrantxa 1 iz alanbre puntaduna; alanbre puntadunezko egitura.

Txarrantxa hori dozena bat pertsona lotzeko soka gisara erabiltzen ari direla ohartu denean apartatu egin ditu begiak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

Soroak babesten dituen txarrantxa eta honen ondoan hazi diren belar luzeak dituzte eskuinean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 97. orr.

Txarrantxa gainetik pasa behar izan dira bi ibiltariak haranera iragateko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 22. orr.

Bi metro garai den hesi batez dago inguratuta, goiko aldean txarrantxa duela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 202. orr.

Atarietan txarrantxa dago bebarruko atearen gaineko hutsuneak estaltzeko, handik solairuetara pasa ez daitezen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 21. orr.

Errausteko labetan ez omen zitean sartzen ikusi, txarrantxa elektrifikatuetan ere ez genian atzeman, tiro hotsik ez zian inork sumatu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 83. orr.

Muinoaren atzean zeuden mugako txarrantxak imajinatu nituen, eta beste familia bat handik igarotzen, guk lehentxeago egin genuen bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 69. orr.

Txarrantxaren lerroa bukatuta haraneko ordoki belartsura irten dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 23. orr.

Urbanizazioko etxeen itxura berekoa da eskola: eraikuntza apal bat [...] hautsez betetako lur zati karratu batean eraikia eta txarrantxaz hesitua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 217. orr.

Goitik albo banatara leiho itxurako zabalune bi zeuzkan, kontu handiz txarrantxaz estalita.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 79. orr.

Barrakoien atzetik txarrantxazko hesiraino zabaltzen zen espazio itxitik zehar paseatzera ateratzen ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 288. orr.

Lager-ak eremu itxiak ziren, harresiz eta txarrantxazko hesi elektrikoz inguratuak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.

Gure baratzean behera joan, eta hesiaren txarrantxaren azpitik igaro nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

Makurka hurreratu natzaie, etsaien lerroetan sabotaiak egitearren txarrantxapetik narrasten nintzen moduan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 172. orr.

Itsasoan libre daukagu larre osoa, zergatik langak eta itxiturak lurrean, mundua denon baratze handia da, ken ditzagun hesiak eta txarrantxak, itsasoa arrantzaleena, lurra nekazariena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 54. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bi soldadu txirrika batean bildutako txarrantxa-haria askatzen ari dira, auskalo zer hesitzeko asmotan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

Imre Kertész Nobel Saridun berriak txarrantxa-alanbrez eta zaintza-dorrez inguratutako oroitzapenen artetik idazten duen bezala.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 108. orr.

Ordurako ezaguna genuen txarrantxa-hesia, baina harriduraz jakin dut elektrifikatuta dagoela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 107. orr.

Txarrantxa hesi bat saltatu genuen eta, belardia lasterka gurutzatuta, pinudian sartu.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 11. orr.

Txarrantxa lerroak baino ez zituen ikusten hizkiak eta hitzak beharrean, eta lubakietako kedarra eta sua, leherketak eta lehergailuek egindako zuloak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 80. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hari hura, ibilitako bideetan trabatua, hemen pena batean, hurrena poz txiki bati, han adar batean, hurrengoa esku bati, hesi txarrantxetan, hari luze hura.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 34. orr.

4 lihoa orraztu eta garbitzeko lanabesa, alanbrezko hortzak dituen eskuila.

Zelai eta barrutietan, harrizko hesiak eta langak baztertu gabe arantzazko hesiak jartzen hasi zirenean txarrantxa deitu zioten itxitura hari, benetako txarrantxa -ardiaren ilea harrotzeko, artilea egiteko esango genuke, erabiltzen zen punta zorrotz ugariko tresna- kardu arantzatsu baten itxurako batean bezala -horra hor beste metafora bat- ardiek han uzten zituztelako euren ileak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txarrantxazko hesiaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus