Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txarolatu, txarola(tu), txarolatzen 1 du ad txarol geruza ezarri. ik txaroleztatu.
Egun batean nagusiak agindu zion Bilintxi beste batekin komoda txarolatu zezatela. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 111. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Kanpoan hainbeste ordu pasatu ondoren, beren distira galdua zuten haren oinetako txarolatuek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 103. orr.
Charronek ez zuen frackik soinean, cutaway bioleta bat baizik, eta sedazko alkandora arrosa zurbila, eta oinetan eskarpin txarolatuak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 112. orr.
Moketa sendo batek estaltzen zuen zoru osoa, idazkari emakumezkoen takoi altu eta txarolatuen hots zorrotz eta biribilak apaltzeko. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 32. orr.