Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskularruak, orraziak, bizar labanak, zetazko galtzerdiak, harizko zapiak, txirla-maskorrezko botoiak, Hungariako katu larruak, txarola, sakarina... Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 266. orr.
Gain baten gainean eserita zegoen, alkandora zuri eta txarolezko zapata beltzekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 338. orr.
Gona [...] dantzari baten gona bezala harrotzen zen, eta bai galtzerdi zuri luzatuak bai txarolezko oinetako urdin-argiak ikusten uzten zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.
Txarolezko zapata gorriak zeramatzan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.
Txarolezko zapata arrakalatu baten puntaz zeraman konpasa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.
Kalezain bati deitu zion -mutil gazte eta bizia bera, txarolezko bota luzez jantzia-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.
Txarolezko bisera apurtu bat, whisky-usain arina isurtzen zuen musu estu baten goialdean ezarria. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 99. orr.
Lau guardia zibil agertu ziren ia berehala bunker sarreratik kapote berdea, txarolezko buruko beltza eta besapean fusil bana zekartela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 75. orr.