Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txarkeria 1 iz adkor gaiztakeria. ik txartasun.

Kontuz gaiztoarekin, txarkeria baitu egitasmo.  Elizen arteko biblia   Si 11,33

Zuzengabekeriaz, txarkeriaz, diru-gosez eta gaiztakeriaz josiak daude.  Elizen arteko biblia   Erm 1,29

Bota itzazu kanpora beren txarkeria neurrigabeagatik, zure aurka jaiki baitira.  Elizen arteko biblia   Sal 5,11

Hainbeste txarkeria egin zioten irakasleari non ihes egin zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 176. orr.

Zintzoa, bere justiziatik aldendu, txarkeria egin eta hiltzen denean, egin duen txarkeriagatik hiltzen da.  Elizen arteko biblia   Ez 18,26

Horrexenbesteko txarkeriak eragin ditu erlijioak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 39. orr.

Zigortu egingo ditut beren txarkeria guztiengatik, ni baztertuz, jainko arrotzei intsentsua erre baitiete.  Elizen arteko biblia   Jr 1,16

2 (hitz elkartuetan)

Txarkeria asmorik gabe, familia ez baitzen inoiz itzuliko [...] McNab andrea makurtu eta lorexorta bildu zuen bere etxera eramateko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 134. orr.

· Denek ezagutzen baitute giza txarkeria eta esperientziaz baitakite zein gutxi betetzen duten agindutakoa zigorra kentzen denean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 114. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus