Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txaraka iz txara.
Ikasle ongi ikasien gisara, inoren agindurik gabe barreiatu dira nor bere alde, harri eta txaraka xumeek ematen duten babes xuhurrera. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 17. orr.
Gero, basoa berriro, txaraka eta akaziak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.
Basotik irteeran, bi anaiak, pausoa eman behar duten bidezidorra bezala inguruko pendoitz, haitzarte, txaraka eta dena argiroago ikusten hasi dira, iluna basoko zuhaitz meharren errua bailitzan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.